Alfredo Remirez, bihar aske

Alfredo Remirez, bihar aske Azaroaren 3an aske geldituko da urtebeteko espetxealdia pasatu ostean, eta egun osoko jaialdia antolatu dute Amurrion! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alfredo-remirez-bihar-aske/@@download/image/DkO-HKCXcAAy5Pw.jpg
2018/10/31
berria
Azaroaren 3an aske geldituko da urtebeteko espetxealdia pasatu ostean, eta egun osoko jaialdia antolatu dute Amurrion!
Alfredo Remirez, bihar aske

2017ko azaroaren 4an sartu zuten Alfredo Remirez Amurrioko bizilaguna Basauriko espetxean. Arrazoia? Amurrioko jaietan preso baten panpina ateratzea. 2009an jarritako zigorra iaz betearazi zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2017ko otsailean Armiarma operazioan atxilotu zuten, eta auzi hura baliatu zuten espetxera eramateko. Une hartan, urte eta erdira zigortu zuten, sare sozialetan "terrorisoma goratzea" egotzita. Gainera, aurtengo otsailaren 23an bertatik atera eta 24an Darocako espetxera dispertsatu zuten.

Azken hilabeteak Basauriko (Bizkaia) espetxean egin ditu Remirezek, eta azken asteetan asteburuko baimenak ere eskuratu ditu. Dena den, bihar da egun handia; Amurrion egun osoko egitaraua antolatu dute. Besteak beste herri bazkaria, kalejira eta kontzertuak izango dira.