Alfredo Piedrafita Barricadako taldekideak egindako argazkiak ikusgai

Alfredo Piedrafita Barricadako taldekideak egindako argazkiak ikusgai https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2013/04/30
berria
Alfredo Piedrafita Barricadako taldekideak egindako argazkiak ikusgai
Erakusketa Burlatako Animal garagardotegian bisita daiteke maiatzean zehar eta Iñigo Malvido donostiarraren lanak ere topatuko dituzte hurbiltzen direnek: kontzertuetan espezialdutako argazkilaria.


Bi egile eta bi argazkilaritza mota batzen ditu maiatza osoan zehar Burlatako Pio Loperena kaleko hamalaugarrenean izango den erakusketak. Batetik, musika harrapatzen duten irudiak ikusi ahal izango dira; eta bestetik, irudiak harrapatzen dituen musikariaren sinadura daramaten argazkiak. Inaugurazioa hilaren 4an izango da, larunbatez, Animal garagardotegian.


Iñigo Malvido, kontzertuetako lehen iladan

Soilik argazki on batek jaso dezake musika zuzeneko baten indar eta sentimendu guztia, eta Iñigo Malvido donostiarrak urteak daramatza kontzertuetako une goren hoiek bere kamerarekin betikotzen. Inforock.net webguneko argazkilaria da eta La Heavy aldizkariekin edota Mariskalrock.com atariarekin ere kolaboratzen du. Erakusketa honetan aurkezten dituen irudiak mota guztietako areto eta testuingurutan hartutakoak dira: festibal handiak, areto txikiak, klubak…

Alfredo Piedrafita, kameraren beste aldera

Barricadako taldekidea makina bat bider izan da objektiboen helburu. Gutxik ezagutzen dute, ordea, bere beste aurpegia: irudiak harrapatzen dituen argazkilariarena alegia. Errefuxiatu sahararren irudien bidez edota jasotako paisaien bitartez, bizitzari beste modu batera begiratzeko gonbitea luzatu nahi digu, "konbentzioetatik, rutina sozialetatik, estandar ideologikoetatik, marka nahiz modetatik urrun".