Alferrentzako iratzargailua

Alferrentzako iratzargailua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alferrentzako-iratzargailua/@@download/image/26p30-5.jpg
2012/12/13
berria
Alferrentzako iratzargailua
Ingalaterrako Brunel unibertsitateko zenbait ikerlarik “Rise” izeneko adimendun iratzargailua merkaturatu dute. Traste honi etxeko eta lantokiko helbideak, batetik, eta bestetik, lanera sartzeko ordutegia sartu behar dizkiozu. Iratzargailuak gau osoa dihardu interneten, trafikoa aztertzen; lantokira iristeko zenbat denbora behar duzun kalkulatzen dizu eta horren arabera erabakitzen du zein ordutan jo behar duen txirrinak.