Alexander Skarsgard: "Suedian arroparik gabe ibiltzen gara"

GAZTEZULOko erredakzioan desio-hasperen gehien sortzen dituen aktoreetako bat da Alexander Skarsgard (Suedia, 1976) galai nordikoa. Bat baino gehiago asko poztu zen gerripeko oihala baino erabiltzen ez duen Tarzan izango zela jakindakoan...
EZAGUTU GENUEN...
True Blood (Alan Ball, 2008-2014).
Banpiroak duela gutxira arte telebistan arrakastatsu mantendu dituen telesailean egin zen ezagun; hura estreinatu zen urte berean estreinatu zuen zazpi atalez osatutako Generation Kill mini-telesaila ere.

HARRITUKO ZAIZU...
Paparazzi (Jonas Akerlund, 2009).
Filmak eta telesailak egiteaz gain, bestelako ikus-entzunezkoetan ere aritu da Alexander, adibidez, Lady Gagaren mutil-lagunarena egin zuen Paparazzi abestiaren bideoklipean.

KARTELDEGIAN...
The Legend of Tarzan (David Yates, 2016).
Harry Potterren filmik txukunenak egin zituen zuzendariaren eskutik oihaneko erregearen azalean ikusi dezakegu aktore suediarra. Moda-modan dagoen Margot Robbiek gorpuztuko du Jane inoiz baino akzio gehiago duen Tarzanen film berri honetan.

IKUSIKO DUGU...
Big Little Lies (David E. Kelley, 2017).
Telesailetan ezagutu genuen, eta berriz ere bueltatuko da datorren urtean Big Little Lies mini-telesailarekin. Zazpi atal izango ditu eta Jean-Marc Vallée zuzendari quebectar arrakastatusak (Dallas Buyers Club, 2013) zuzenduko ditu guztiak. Skarsgardekin batera arituko dira Nicole Kidman, Reese Witherspoon, Laura Dern edota Shailene Woodley.