ALEXANDER PADILLA: “Nirekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia ‘Itxaroidazu galtzak jaitsita’ da”

ALEXANDER PADILLA: “Nirekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia ‘Itxaroidazu galtzak jaitsita’ da” Alexander Padilla (Donostia, 1987) Los 40 Principales irratiko ‘Anda Ya!’ saioko ‘community manager’-a izandakoa da, eta baita Bartzelonako Autonoma Unibertsitateko irakaslerik saltseroena ere. Egun, Gaztean dabil lanean, eta famatu guztiak ezagutzen ditu. Anekdota lizunik kontatuko ote digu? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2020/12/23
Alexander Padilla (Donostia, 1987) Los 40 Principales irratiko ‘Anda Ya!’ saioko ‘community manager’-a izandakoa da, eta baita Bartzelonako Autonoma Unibertsitateko irakaslerik saltseroena ere. Egun, Gaztean dabil lanean, eta famatu guztiak ezagutzen ditu. Anekdota lizunik kontatuko ote digu?

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    Love Actually (Richard Curtis, 2003), dudarik gabe. Urtero pare bat aldiz ikusten dut.
  • Eta inoiz bero-bero jarri zaituen telesaila?
    Un Paso Adelante (Daniel Écija, 2002) eta Física o química (Carlos Montero, 2008) bere garaian. Azkenak: Sense8 (Lana Wachoswski, Lilly Wachowski, 2015) eta Euphoria (Sam Levison, 2019).
  • Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
    14 urterekin. Atzo izan balitz bezala gogoratzen dut, asko gustatu zitzaidan!
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Joan naiz! 3-4 bat aldiz edo. Gaur egun ez dakit egingo nukeen...
  • Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
    “Eta zuk, aita izan nahi al duzu?”. Esaldi honek debekatuta egon beharko luke lehen zita batean.
  • Appak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizional bat?
    Appak eta sare sozialak erabiltzen ditut ondoren zita bat izateko. Taberna edo diskoteketan ligatzearena jada modaz pasata dago!

  • Zita batean, zuk ematen al duzu lehen pausoa, ala nahiago besteak aurrea hartzea?
    Nahiko lotsatia naiz lehen pauso hori emateko. Hala ere, zita ondo baldin badoa eta gustura baldin banago, ez dut arazorik lehen pauso hori emateko.
  • Ze menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
    Lehen zita batean ez dut inoiz kozinatu. Sukaldea gustatzen zait baina ez da nire puntu indartsua. Jatetxe batera afaltzera gonbidatuko nuke eta dena behar bezala badoa, hurrengo zitan, nire patata tortilla “famatua” egingo nioke!
  • Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
    Naturala izan, zaren bezalakoa.
  • Eta txarrena?
    “Eman dezala besteak lehen pausoa. Ez zaitez aurreratu!”
  • Hobekien funtzionatu dizun esaldia oheratzeko?
    “Itxaroidazu galtzak jaitsita”.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Zero. STOP maniatikoak!
  • Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
    Lagunek, ia! Ezin ditut azalpen gehiago eman, beharbada elkarrizketa hau irakurtzen ari direlako.
  • Zein da zure fantasiarik zoroena?
    Mendi ibilaldi bat egitera joan, galdu eta handik bizi den norbaitekin ligatu eta ondo pasatzea.  
  • Probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
    Ez dakit bitxiena baina… jostailu sexualak harreman sexualetan ere erabiltzea.
  • Eta sekula probatuko ez zenukeena?
    Bestearen kaka jatea. Zuen hobe beharrez, ez ikusi Two girls one cup bideoa!