Alexander (Alejandro Magno / Alexandre) ***

Alexander enperadore handiari buruzko ekoizpen erraldoia dakarkigu Oliver Stone polemikoak. Mazedoniako errege Alexander gazteak mundu ezagunaren lurralde ia guztiak mendean hartu zituen Kristo aurreko III. mendean. Garaiko gerra odoltsuak gordin-gordin islatzeaz gain, Alexander enperadore entzutetsuaren bisexualitatea ere agerian uzten du Platoon finaren egileak pelikula ikusgarri honetan. Zinema kritikariek ez zioten pelikulari harrera onegirik egin. Hala eta guztiz ere, irregularra izanik ere, nahikoa film interesgarria da.