"Alexa, landatu zuhaitz bat" esaldiarekin mundua basotzen lagundu zenezake etxetik atera gabe
Hemendik aurrera Alexa, landatu zuhaitz bat esaten dioten bakoitzean, honek munduko lau gune estrategiko basotzen lagunduko du. Horretarako, dolar bat eman beharko dute erabiltzaileek. Erabiltzaileek landatutako zuhaitz guztiak ikusteko aukera ere izango dute Amazoneko bezeroek, honen kontuaren bitartez.
Oraingoz, Alexa, grow a tree deitutako ekintza Estatu Batuetan soilik dago erabilgarri. Amazonek informatu duenez, ekintza honekin milioi bat dolar emango dizkio One Tree Planted erakundeari.
Zuhaitzek ezinbesteko rola dute aire eta ur garbiagoak sortzerako garaian, klima osasuntsu mantentzeko eta bizitzeko leku aproposak sortzeko. "Horregatik, Alexaren bezeroentzat erraza izatea nahi dugu honelako egitasmoak bultzatzea, euren ahotsa erabiliz soilik zuhaitz bat landatu dezakete", adierazi du Amazonek.
Hilabete honetatik aurrera eta abendura arte, Amazon basotze proiektuan parte hartzera konprometitu da milioi bat dolar emanez zuhaitzak landatzeko. Honi, noski, bezeroek Alexa bidez burutzen dituzten ekarpenak ere gehituko zaizkio. Hastapeneko basotze proiektuak leku hauetan burutuko dira:
- Applachia-ko meatzeen zaharberritzea: Proiektu honek meatzeko 34 akre basotzen lagunduko du Pensilvaniako estatuan. Gune hau ezin da modu naturalean basotu.
- Kaliforniako baso suteengatik kaltetuak izan diren guneen berriztapena.
- Fruta-arbolen bidez Indian gosetearen aurka borrokatzea: Proiektu honen bitartez, baztertutako komunitateetako nekazari txikien lurretan fruta-arbolak ereingo dira Indian.
- Pazifikoko ipar-ekialdean dauden orkak babestu: Pazifikoko ibai eta erreketan zuhaitzak landatuko dira egoera kritikoan dagoen ingurunea berrezartzeko eta horrela izokinak ugaltzeko. Hauek baitira galtzeko arriskuan dauden orken janari iturri nagusia.

