Alex Txikon Nanga Parbatera itzuliko da datorren neguan

Alex Txikon Nanga Parbatera itzuliko da datorren neguan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alex-txikon-nanga-parbatera-itzuliko-da-datorren-neguan/@@download/image/txikon_nanga_1444206323.jpg
2015/10/07
berria
Alex Txikon alpinista lemoarrak jakinarazi duenez Nanga Parbat (8.126m) mendira itzuliko da neguan, "joan den urtean egindako lana hobetzera". Espedizioa abendu bukaeran abiatuko da Pakistanerantz.

Espedizio berri horretako kide izango dira Txikonek iaz ere sokakide izan zituen Ali ‘Sadpara’ pakistandarra eta Daniele Nardi italiarra, eta baita Janusz Golab poloniarra eta Ferran Latorre kataluniarra ere.



Abendu bukaeran abiatuko dira Pakistanerantz, eta espedizioa otsaila amaiera arte luza daitekeela aurreikusten dute. Diamir isurialdeko Kinshofer bidetik helduko diote 8.126 metroko erronkari aurten ere. Nanga Parbat neguan sekula eskalatu gabeko 8.000 metrotik gorako bi mendietako bat da, K2rekin batera (8.611m).