Alex Sardui: "Askotan egin dut txortan autoan"

Alex Sardui: "Askotan egin dut txortan autoan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alex-sardui-quotaskotan-egin-dut-txortan-autoanquot/@@download/image/79p52alexsardui_1363800876.jpg
2007/11/02
elkarrizketa
Alex Sardui gernikarrak musika mundutik telebistara jauzi egin du. Orain, "Bi errepidean" ETB 1-eko saioan dabil. Sexuaz berba egin dugu berarekin. 

Telebistaz berba egin dezagun. Noiz ikusi ahal izango dugu film porno bat ETB 1en?
Baten batek hartu beharko du erabaki hori! Auskalo! Ni, behintzat, film pornoak jartzearen aldekoa naiz. Zergatik ez? Tabuak hautsi behar dira eta!

Eta zu film porno asko ikusitakoa zara?

Asko ez dakit, baina batzuk bai, ikusi ditut.

Lehen, errepidean sarri ibiltzen zinen, kontzertuz kontzertu, eta orain ere bai, baina Bi errepidean saioan. Zenbat alditan txortan egin duzu autoan?

Aspaldiko partez ez dut egin! Baina gazte garaian, askotan. Autoa gure txokoa zen, gure intimaterako leku bakarretakoa. Horregatik, aprobetxatu beharra zegoen.

Sexu saio baterako, balada lasai eta mantso bat ala abesti gogor eta azkar bat?

Agian, ez bata ez bestea. Musika lagungarria izan daiteke, baina ez da ezinbestekoa; giroa ona bada, ez da beharrezkoa. Hori bai, jartzekotan, oso baxu.

Zenbat alditan egin duzu sexua Exkixu edo Gatiburen musika jarrita?

Kar, kar, kar! Behin ere ez. Benetan. Hori bai, letrak buruan izanda, asko-askotan.

Zer moduzko plaza da Gernika sexu kontuetarako?

Falta ere ez da, baina ez dut uste adibiderik onena denik; batzuetan, garai bateko pentsamenduekin gabiltzala ematen du.