Alex Honnold kirolari estatubatuarrak 508 metroko etxe-orratza eskalatu du sokarik erabili gabe

Alex Honnold kirolari estatubatuarrak 508 metroko etxe-orratza eskalatu du sokarik erabili gabe Ordubete eta hogeita bat minutu behar izan zituen Taiwango eraikin gainera igotzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alex-honnold-kirolari-estatubatuarrak-508-metroko-etxe-orratza-eskalatu-du-sokarik-erabili-gabe/@@download/image/Pantaila-argazkia 2026-01-30 165317.png
2026/02/03

Testua: Maitane Legarreta

Ordubete eta hogeita bat minutu behar izan zituen Taiwango eraikin gainera igotzeko.
Alex Honnold kirolari estatubatuarrak 508 metroko etxe-orratza eskalatu du sokarik erabili gabe

Alex Honnold eskalatzaile estatubatuarrak 508 metroko garaiera duen Taiwango Taipei 101 etxe-orratza eskalatu du. babes neurririk edo laguntzarik erabili gabe. Erabilitako denbora ere harrigarria izan da: ordu bat, hogeita bat minutu eta 34 segundo.

Urtarrilaren 25ean gauzatu zuen balentria, eta Netflixek zuzenean eman zuen. Bere gorputza, burua eta gerrialdean zuen magnesioz betetako poltsa izan zituen bidelagun 101 solairu dituen eraikinaren gainaldera iristeko.

Igoera jarraitu zutenek azaldu dutenez, kontzentrazio handia eta sendotasuna erakutsi zituen eskalatzaileak. Eraginkortasunez eta segurtasunez aritu zen. Eraikinaren azaleko irudien trabaz gain, beroa eta haize indartsuak ere pairatu zituen goialdean. Gora iristean argazkiak atera zituen mugikorrarekin, eta gero metro batzuk jaitsi zituen Sanni McCandess emaztearekin elkartu eta besarkada batez igoera ospatzeko.

Aurrez Alain Robert frantsesak eskalatu zuen eraikina, 2004an, baina sokarekin loturik egin zuen, goialdetik. Izan ere, euria eta haizeari aurre egin behar zion, eta gainazala zikina zegoen obretan ari zirelako, artean amaitu gabe baitzegoen. Hori guztia gutxi balitz, egun batzuk lehenago ebakuntza bat egin zioten eta hamabost jostura-puntu zituen.

Umetatik datorkion zaletasuna
Honnold 1985ean jaio zen Kaliforniako Sacramento hirian. Bertako gimnasio batean hasi zen eskalatzen bost urterekin, bere jakin-mina eta aitaren bultzada tarteko. Bere pasio bilakatu zen nerabezaroan, eta unibertsitate garaian ikasketetan etena egin eta bere zaletasunari denbora gehiago eskaintzea erabaki zuen. Estatu Batuetako hainbat tokitan ibili zen kamioneta hartuta, parke nazionalak eta eskalatzeko guneak bisitatzeko. 

Eskalada librean zailtasun handiko tokietan aritu izan da. Oscarra irabazitako Free Solo dokumentaleko protagonista ere izan zen. Bertan Yosemiten egindako igoera agertzen da.