Alex de la Iglesia saritu dute Venezian

Alex de la Iglesia saritu dute Venezian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alex-de-la-iglesia-saritu-dute-venezian/@@download/image/20109115916alex_de_la_iglesia.jpg
2012/12/13
berria
Balada triste de trompeta pelikula aurkeztu du bilbotarrak Italiako zinema jaialdi entzutetsuan eta zuzendari onenaren saria, Zilarrezko Lehoia, eskuratu du.

Trapezista beraz maitemindutako bi pailazoren istorioa kontatu du De la Iglesiak. Zuzendari onenarena bakarrik ez; gidoi onenaren saria ere eman diote.
Film honen aurretik, besteak beste, El dia de la bestia, La comunidad, 800 balas eta Los crimenes de Oxford filmak zuzendu ditu De la Iglesiak.