Aletxu Gironi: "“Mutilok neskak baino bizkorragoak gara"

Aletxu Gironi: "“Mutilok neskak baino bizkorragoak gara" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aletxu-gironi-quotmutilok-neskak-baino-bizkorragoak-garaquot/@@download/image/201071853aletxu_1362090361.jpg
2010/07/02
elkarrizketa
Testua: Raul Perez
Aletxu Gironi: "“Mutilok neskak baino bizkorragoak gara"
Aletxu Gironi Gorlizen bizi da. Edo Sopelan. Nondik begiratzen den. Gorliz du bizileku, baina etxean adina ordu ematen ditu Sopelan, surfean. 18 urte ditu, zenbait txapelketa irabazi ditu eta bera baino zaharragoak diren surflariekin lehiatzen da jada. Ur hotzetik atera, eta kontu beroagotan sartu dugu Aletxu. 

Surflariak olatu gainean ez ezik, ligatzen ere iaioak omen zarete. Ados?
Famarena… izan daiteke, baina ez dut uste surflari izateagatik gehiago ligatzen dugunik.

Neopreno estu horiek  lagunduko dizuete...

Kontrakoa! Nahiko gaizki geratzen zaigu.

Olatuen zain egoteko pazientzia behar da. Bertute hori behar al da ligatzeko?

Bai, pazientzia behar da, Euskal Herriko neskak lotan daudela ematen du-eta!

Ez al dute neskek gauza bera esango mutilez?

Ez, ez. Mutilok bizkorragoak gara!

Sopelara joan ohi zara entrenatzera. Zer moduzko plaza da sexu kontuetarako?

Hondartzak udaran, berez, toki ona dira ligatzeko neskaz beteta egon ohi direlako. Olatu batzuk hartzera zoazenean gustatzen zaizun horri ea zurekin datorren uretara galde diezaiokezu. Kontua da Sopelan neska gutxi dabiltzala surfean.

Zerk ematen dizu amorru gehien: olatu batekin kale egiteak ala kalabazak jasotzeak?

Antzera. Bata zein beste etsigarriak dira.

Gaztea zaren arren, munduan barrena ibilia zara jada surfean. Aukeran, nongo neskak?

Hemengoak, dudarik gabe. Irlandarrak eta panamarrak nahiko itsusiak iruditu zitzaizkidan. Eta Maldivakoak ezin ezagutu, bi aste eman genituelako itsasontzi batean eta denak mutilak ginen…

Ligatzeko  hutsik egiten ez duen maniobrarik?

Ez dakit horrelakorik dagoen.Trago bat hartzera gonbidetzea ona izan daiteke.