Alerta Gorria mugimendua: Ekitaldi eta ikuskizunen sektoreko profesionalak batuz

Alerta Gorria mugimendua: Ekitaldi eta ikuskizunen sektoreko profesionalak batuz Mugimenduak gaur kontzentrazioa deitu du. Gasteizeko kontzentratuko dira gaur euren eskakizunekin sortutako manifestua zabaltzeko asmoz. Sektoreak betidanik eta batez ere orain kultura isilarazi denean bizi (izan) duen zaurgarritasunagatik sortu da Alerta Gorria. Gure sektorea eta gure beharrak jendartean ikustarazi nahi ditugu; ekitaldi eta ikuskizunetan lan egiten dugun ehunka eta ehunka familia egoera larria bizitzen ari gara. #redalert #alertaroja #alertagorria nazioartean sortu den mugimendua da, baina Estatuan ere koordinatuta gaude (www.alertarojeventos.com). https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alerta-gorria-mugimendua-ekitaldi-eta-ikuskizunen-sektoreko-profesionalak-batuz/@@download/image/AlertaGorriaJimmyJazz_tokikom_700x700.jpg
2020/09/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mugimenduak gaur kontzentrazioa deitu du. Gasteizeko kontzentratuko dira gaur euren eskakizunekin sortutako manifestua zabaltzeko asmoz. Sektoreak betidanik eta batez ere orain kultura isilarazi denean bizi (izan) duen zaurgarritasunagatik sortu da Alerta Gorria. Gure sektorea eta gure beharrak jendartean ikustarazi nahi ditugu; ekitaldi eta ikuskizunetan lan egiten dugun ehunka eta ehunka familia egoera larria bizitzen ari gara. #redalert #alertaroja #alertagorria nazioartean sortu den mugimendua da, baina Estatuan ere koordinatuta gaude (www.alertarojeventos.com).
Alerta Gorria mugimendua: Ekitaldi eta ikuskizunen sektoreko profesionalak batuz

 

Ikuskizun eta Ekitaldien sektorea osatzen duten profesionalek eta enpresek alor ekonomikoan eragin ekonomiko zuzen nabarmena dutela aldarrikatu nahi du Alerta Gorria mugimenduak: Espainiako Barne Produktu Gordinaren %3,8 eta 700.000 lanpostu sortzen ditu. 

Igorritako manifestuan euren egoera islatu nahi izan dute: Oso anitza eta banatuta dagoen sektorea da, eta bere ezaugarri nagusiak dira transbersala dela eta beste sektoreekiko (Kultura eta Kirola, Industria eta Turismoa) menpekotasuna duela. Horren ondorioz, ikuskizun eta Ekitaldien sektoreak betidanik bizi ditu egitura-ahuldura eta segurtasun juridiko eza. Eta orain, bizi dugun egoera berri honekin, hori guztia are eta gehiago areagotu da. Hori dela eta, ezinbestekoa eta premiazkoa deritzote araudi bateratu eta zehatz bat sortzea sektorearen egoera makurrari aurre egin ahal izateko. 

Izan ere, egoerari buelta eman ezean argi uzten dute: milaka familia miserian geldituko dira lanpostuei eutsi ezinda, eta enpresa zein profesional ugarik ezingo dute biziraun. Sektorearen zaurgarritasunari buruzko errekonozimendurik ez dago, ezta Gobernuaren aldetik laguntza zehatzik. Horregatik guztiagatik ezinbestekoa da ikuskizun eta ekitaldien sektoreak bizi duen egoera latzari ikusgarritasuna ematea.

Honela, gurean deliberatu da Europan eta mundu osoan zabaldutako  #ekitaldiakegitenditugu #alertagorria #wemakeevents #redalert #hacemoseventos #alertaroja ekimenarekin... bezalakoekin bat egitea. Honela profesional ugari batuko dira gaur, irailak 17, Espainiar Estatu hiri ezberdinetan lelo eta helburu berarekin. Euskal Herrian ere burutuko dira mobilizazioak Gasteiz eta Bilbon.

Gasteizen 20:30etan hasiko da Foruen Plazara hurbilduko direlarik hainbat sektoreko profesional. 21:30etan hartu beharreko berehalako neurriekin manisfestua irakurriko da. Planteamendua berdina izango da Bilbon, baina kasu honetan 20:00etan hurbilduko dira Moyuara profesionalak eta San Mameserainoko bidea egingo dute. 21:30etan irakurriko da honako manifestu hau: 

Espainiako Gobernuari eta Lan, Ogasun, Gai ekonomikoak, Kultura eta Kirola, eta Industria sailei eskatzen diegu datozen asteetan sektore honen biziraupena bermatzeko urgentziazko neurriak hartzeko, eta berorren beharrak aztertuko dituen mahai sektoriala berehala sortzeko, kontuan hartuta askotan sasoika eta modu ez jarraituan lana egin behar izaten duela. Hori horrela izanik, eskatzen zaie lehentasuna ematea Estatu mailako sektoreko hitzarmen kolektiboa sortzeko negoziazio prozesua martxan jartzeari.

Sektorearen erreskatea gauzatzeko urgentziazko neurriak hauek dira:

1. Ikuskizun eta Ekitaldien sektorea Covid19 pandemiak gehien kaltetutako sektoreen artean onartzea. Izan ere, alarma egoeraren ezarpena gauzatu aurretik sektore honen aktibitate guztiak geldiaraztera derrigortu zuten. Hala, erakunde eta administrazio publikoek, turismoaren sektorearekin egin duten bezala, hauxe nabarmen kaltetutako eta lehentasunezko sektoretzat hartu beharko lukete.

2. Erakunde publikoen ekitaldien eta kultura agenden berraktibatzea, batez ere tokiko administrazioena, beti ere osasun segurtasun protokolo guztiak beteta.

Langile autonomoentzat:

3. Aktibitatea eten izanagatik haien lana gelditu dutenei jaso beharreko ezohiko prestazioaren luzapena aforoen %100 berreskuratu artean, RETAren kuotaren %100eko zerga-salbuespena, eta sarbide aukera izatea irabaziak aurreko urteko hiruhilekoa baino %30 txikiagoak izateko derrigortasuna kenduta. Kotizazioa mailakatua izan dadila, lan egindako egunen araberakoa.

4. Neurri legislatibo espezifikoak sortzea pandemia hasi zenean haien lanak sasoika eta modu ez jarraituan egin behar izanagatik edo gaixo/bajan egoteagatik Gizarte Segurantzan alta eginda ez zeudenentzat. Aktibitatea eten behar izanagatik prestazioetara sarbidea izatea aforoen %100 berreskuratu artean.

5. RETAn 2 urte baino gutxiago alta eginda dauden langile autonomoei ezohiko aktibitate etetearen onarpena egitea. Aktibitatea eten behar izanagatik prestazioetara sarbidea izatea aforoen %100 berreskuratu artean.

6. Langile autonomo eta sektoreko profesionalei zerga-tasaren txikitzea eta IRPFaren kuotan kenkariak ezartzea aktibitatera batzen direnetik, kontuan hartuta askotan haien lanak sasoika eta modu ez jarraituan egiten dituztela.

Besteren kontura aritzen diren langileentzat:

7. Aktibitatea etenda dagoen bitartean eta aforoen %100 berreskuratu artean, langileek ez dute prestazio edo laguntzak jasotzeko eskubidea mugatuta izango, eta kontuan hartuko da neurri honek 2020ko martxoaren 14tik hasita duen atzeraeginezko izaera.

8. Aktibitate hauen izaera ez jarraitua onartzea, eta kotizazio erregimenaren eta babes sozialaren inguruko neurri legislatiboen ezartzea; ahalbideratuz langabezi prestazioak automatikoki jasotzea, gutxieneko ordu batzuk bete izanez gero, lan kontratuak indarrean dauden arteko epeetan.

Enpresentzat:

9. Ezinbesteko arrazoiengatik ezarritako ERTEen berreskuratzea eta Gizarte Segurantzaren kotizazioen %100 salbuetsita izatea aforoen %100ean lan egitea posible izan arte; eta Oinarri Arautzailearen %70eko ERTEarekin kaltetutako langileriak prestazio osoari eustea.

10. Aktibitatea berreskuratzen joan ahala, enplegu-erregulazioko gailuen egokitzapen zehatza lanaren sasoiko eta ez jarraituaren izaerara. Ezinbesteko arrazoi partzialaren erregulazio berria ez da bateragarria sektore honen lan dinamikekin: langileak egun gutxietarako berrartu behar izaten dituzte, eta kasu horietan ere derrigortuta daude berrartutako langileengatik zein ERTEan jarraitzen dutenengatik kotizatzera. Ondorioz, sektoreko enpresek galerak izaten dituzte.

11. 2020ko eta 2021eko jardunetako Sozietate-zergaren zerga-tasa txikitzea, eta edozein kopurutako zerga-zorren bermerik gabeko salbuespeneko atzeratzeak 18 hilabetetara interesik gabe. Sasoi parekoan Jarduera Ekonomikoen, aktibitatearekin lotutako Ondasun Higiezinen, tokiko zergen zein enpresa- ekintzekin lotutako zerga eta ordainketez salbuestea.

Sektorearentzat:

12.Automo eta enpresentzat dirulaguntza zuzenak ezartzea, beti ere aurreko urtearekin alderatuta irabaziak %50 gutxitu dituztela egiaztatuz gero, aurreko urteetan egindako inbertsio edo zorpenarekin lotuta egon edo ez daitezkeenak.

13. Kultura Industria, Ikuskizun eta Turismo kongresu, zein Batzarrak, Pizgarriak eta Ekitaldiak (MICE) rekin lotutako sektoreei BEZ murriztua ezartzea.

14. ICO kredituetan luzamendua aktibitatea berpiztu arte, hau da, aforoak %100 berreskuratzerakoan.