Alemaniak marihuanaren jabetza eta kontsumoa legeztatu ditu

Alemaniak marihuanaren jabetza eta kontsumoa legeztatu ditu Lege berriak autokontsumoa onartzen du: 50 gramo etxean, 25 gramo kalean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alemaniak-marihuanaren-jabetza-eta-kontsumoa-legeztatu-ditu/@@download/image/pexels-kindel-media-7667887.jpg
2024/02/27
Lege berriak autokontsumoa onartzen du: 50 gramo etxean, 25 gramo kalean.
Alemaniak marihuanaren jabetza eta kontsumoa legeztatu ditu

Pasaden ostiralean onartu zuen lege berria Alemaniak. Hori bai, kontsumoa onartu bada ere, baldintza batzuekin onartu da. Lege proiektua 2023ko apirilean proposatu zen eta ordutik polemikaz inguratua egon da, azkenik, lege bihurtu den arte.

Legeak autokontsumoa legeztatuko du, merkatu beltzaren alternatiba moduan. Bestetik, trafikatzaileei zigorrak zorroztuko dizkiete adin txikikoei salduz gero eta nerabeak kontzientziatzeko kanpainak aurreikusi dira, aro honetan, garuna oraindik erabat osatua ez dagoenean, honen efektuak arriskutsuagoak baitira.

Aurreko astean onartutako legea apirilean jarriko da indarrean, eta orduk aurrera 18 urtetik gorakoek etxean, gehienez, hiru kalamu landare eduki ahalko dituzte bakoitzaren kontsumorako eta 50 gramo lore lehor edukitzeko aukera ere izango dute, espazio publiko batean kopurua 25 gramora jaitsiko litzateke.

Uztailetik aurrera, legala izango da modu kolektiboan kalamua landatzen duten 500 kideko “klubak”. Hori bai, kontsumoak beti kideen artean izan beharko du, modu pribatuan.

Publikoan marihuana kontsumitzeak zenbait muga izango ditu. Eskola eta kirol instalazioetatik 100 metro baino gutxiagora ezingo da kontsumitu eta oinezkoen guneetan arratsaldeko 19ak arte debekatuta egongo da.

Legea indarrean sartu eta 18 hilabetera ebaluazio bat egingo da neurriak haur eta nerabeen osasunean izan ditzakeen eraginak zehazteko.