Alemaniak erakunde handietako zuzendaritzan emakumeak egotea bermatuko du lege baten bidez

Alemaniak erakunde handietako zuzendaritzan emakumeak egotea bermatuko du lege baten bidez Emakumeen presentzia bermatuko du erakunde handietan Alemaniak, aurkeztutako lege proiektu baten arabera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alemaniak-erakunde-handietako-zuzendaritzan-emakumeak-egotea-bermatuko-du-lege-baten-bidez/@@download/image/poder-hombres-mujeres2-1-1440x808.jpg
2021/01/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Emakumeen presentzia bermatuko du erakunde handietan Alemaniak, aurkeztutako lege proiektu baten arabera.
Alemaniak erakunde handietako zuzendaritzan emakumeak egotea bermatuko du lege baten bidez

Diputatuek oraindik onartu ez duten testuak dioenaren arabera, hiru zuzendari baino gehiago dituzten erakunde alemaniarretan gutxienez emakume batek egon beharko du. Gobernuaren erakundeetan ere emakumezkoen presentzia nahitaezkoa izango da. Lege honen alde egin duten Franziska Giffey eta Christine Lambrecht ministroen arabera lege hau mugarri bat izan litzateke lidergo postuetan emakumeen presentzia bermatzeko. 

Gobernu alemaniarrarentzat ez zen erraza izan koalizioarekin akordio batetara iristea, eta eztabaida askoren ondoren lortu zuten. Horren aurrean, aipatutako ministro hauek harro agertu dira emaitzarekin. Lambrecht-en arabera: egun ona da goi mailako prestakuntza duten Alemaniako emakume guztientzat. Etorkizunean prestakuntza izango da goi mailako postuak lortzeko kontuan hartuko den gauza bakarra, eta ez generoa. Honela, ondo prestatua dagoen edozeinek, izan gizon edo emakume, merezi duen aukera izango du. 

Aurreko asteko asteazkenean onartu zuen lege proiektua kabineteak, eta honen arabera hirutik gora pertsona badaude zuzendaritza postuetan emakume batek behintzat egon beharra izango du, baita burtsan kotizatzen duen enpresa bat baldin bada, emakume batek bederen partaidetza bat izan beharko du. 

Gainera, erakundeek etorkizunean goi mailako postuetarako emakumeak ez kontratatzeko hautua egiten ez badute euren erabakia justifikatu beharko dute. Legea betetzen ez duten erakundeek zigorra izango dute eta txostenak aurkeztu beharko dituzte. Lege proiektua parlamentuak onartu behar du orain. Espero da laster gauzatu eta legea martxan jartzea.