Alemaniak, azkenik, gizonezko homosexualei odol emaile izatea eragozten zien legea ezabatuko du
Karl Lauterbach-ek, Alemaniako Osasun ministroak, homosexualak odol emaile izateko bete beharreko baldintzak zerrendatzen zituen legea zuzenduko dutela iragarri du.
2017. urtera arte, lege baztertzailearen arabera, beste gizonezkoekin harremanak izaten zituzten gizonezkoek ezin zuten odol emaile izan Alemanian. Legearen arabera, odoletik gaixotasunak transmititzeko aukera gehiago dituzte. Urte berean, legea aldatua egin zen, hortik aurrera 12 hilabetetan zehar harreman sexualak izaten zituzten gizonezko homosexualak bakarrik baztertuko ziren.
2021. urtean epe hau lau hilabetetara murriztu zen bikote berri batekin bada edo bikote sexual ezberdinekin. Alabaina, irizpide hau ere kritikatua izan da, baztertzailea delako. Izan ere, pertsona heterosexualek maiztasunez bikotez aldatzen badute bakarrik ezin baitute odol emaile izan.
"Norbaitek odol emaile bihurtzeko ala ez, pertsona horren arrisku jokabideak aztertu behar dira, ez orientazio sexuala", erdietsi du ministro alemanak. "Orientazio sexuala eta genero identitatea ezin dira bazterkeriarako irizpide izan".
Egun egin zaion zuzenketarekin odol emaile potentzialaren arrisku-maila bere jokabide indibidualaren arabera baloratuko da. Odol emaileen legearen aldaketa apirilaren 1erako dago iragarrita.

