Alemania eta koronabirusa; zergatik dituzte horren hildako gutxi?

Koronabirusaren pandemiak herrialdetako egoera soziologikoa agerian uzten ari da; gauzak horrela, Italian eta Espainian egoera kritikoa den bitartean, Hego Korean eta Alemanian bikain daramate izurritea. Hala, Alemanian 6.600 kasu positiborekin soilik 14 hildako izan dituzte (Aldi berean, Espainian 9.000 kasu positiborekin 335 hildako zeuden). Nola da posible?
Alde batetik, kontuan hartu behar dugu estatistikoki Italia eta Espainiako gizartea Europako zaharkituenetakoak direla; eremu horietan 70tik gorako biztanle asko daude. Horrek beraz, hildakoen zifra puzten du. Baina ez da faktore bakarra.
Alemanian, Espainian eta Italian gertatzen ez den fenomeno soziala dute; gazteak oso goiz emantzipatzen direla. Hala, oso oso arraroa da bertan 30 urtetik gorakoak beren gurasoen etxean bizitzen jarraitzea. Gehenak 20 urteetatik aurrera ez dira gurasoekin bizi, eta noski, horrek eragin zuzena dauka helduak eta gazteak bereizi eta helduenak kutsatzeaz babestearekin. Antzekoa gertatzen den beste herrialde batzuetan, esate baterako Brasil, Nigeria ala Hego Korea (herrialde horietan ere, gazteek goiz uzten dute gurasoen etxea), oso emaitza onak izan dituzte birusa gelditzen.