Aleksandr Sokurov zinemagileari buruzko zikloa egingo dute Bilbon

Aleksandr Sokurov zinemagileari buruzko zikloa egingo dute Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aleksandr-sokurov-zinemagileari-buruzko-zikloa-egingo-dute-bilbon/@@download/image/2388910053_e52a_1450181526.jpg
2015/06/01
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Aleksandr Sokurov zinemagileari buruzko zikloa egingo dute Bilbon
Ekainaren 4tik uztailaren 16ra bitarte, guztira, Aleksandr Sokurov zine zuzendari errusiarraren zazpi film pantailaratuko dituzte jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin, ostegunero, Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentroak antolatuta.


Hitzordu guztiak Bilbao Arteko Art House zineman izango dira, eta zazpi filmen proiekzioek osatzen duten egitaraua, George Bernard Shaw idazlearen obra baten moldaketa den Skorbnoye beschuvstiviye filmak estreinatuko du ekainaren 4an, 19:00etan.

Uztailaren 16ra bitarte, ostegunero emanaldi bana izango da Bilbon, eta Dni zatmeniya (1988), Mat i syn (1997), Moloch (1999), Telets (2002), Russkiy kovcheg (2002) eta Otets y syn (2003) filmak izango dira ikusgai.

Egitaraua


Ekainaren 4an, 19.00etan: ‘Skorbnoye beschuvstiviye’ (1987)
Ekainaren 11n, 18:30etan: ‘Dni zatmeniya’ (1988)
Ekainaren 18an 19:00etan: ‘Mat i Syn’ (1997)
Ekainaren 25ean, 19:00etan: ‘Moloch’ (1999)
Uztailaren 2an, 19:00etan: ‘Telets’ (2001)
Uztailaren 9an, 19:00etan: ‘Russkiy’ (2002)
Uztailaren 16an, 19:00etan: ‘Otets i syn’ (2003)