Alejandra Ispizua: "Soilik honetan dabilen jendeak baloratzen gaitu"

Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua "behingoz" onartzeko balio izan diola aitortu digu.
Bermeotarrak, momentuz behintzat, palmares oparoagoa du gimnasia erritmikoan fitnessean baino. 2001ean Espainiako Txapelduna izatera heldu zen taldekakoan, eta hirugarrena banakakoan pilotarekin. Gihar artean, ordea, ekainean lehiatu zen estreinakoz, Gernikan antolatu zuten txapelketan. Aurrenekoz aurkeztu, eta irabazi.
Datorren urrian Bartzelonan egingo duten fisiokulturismo naturala deritzon adarreko txapelketa batean du orain gogoa. "Gure filosofiarekin bat dator han egiten dutena, eta onena ematera joango naiz". Lehian ahalik eta gehien trebatu nahi du, eskarmentua hartu, gero eta erosoago sentitzeko: "Oraindik ez naiz ohitu honetara... eta takoiak... takoiak jantzi beharra handicap handia da niretzat!" barrez.
Hala ere, eguneroko lana du erronka nagusia, "gutxinaka-gutxinaka" garatzea, "batez ere gerritik gora irabazi behar dut masa muskularra". Baina gimnasioan matxakatzearen topikotik urrun, Ispizuak gehienez ordubeteko saioa egiten du astean bost egunez, "gainerakoa dietak egiten du, eta genetikak". Jaten duguna garela argi du Bermeokoak, eta gorputz eta buru osasuntsuak elkarren osagarri direla ere bai.
Gernikako gimnasioan hartu gaitu; irribarretsu eta urduri, bere saltsan. "Askotan, denbora gehiago pasatzen dut mihiari ematen pisuak altxatzen baino!" barrez.
Ispilu aurrean jarrita, zure buruari begiratzen diozunean, zer ikusten duzu?
Kirola beti egin izan duen 27 urteko neska baten gorputza ikusten dut. Hobetu beharreko gauza asko ditut, baina konformatzen naiz. Gimnasioan lantzen hasi naizenetik, askoz gehiago gustatzen zait nire burua. Lehen ere argala nintzen, baina ez nengoen orain bezain markatuta. Azken aldian, Eduren alboan entrenatzailea, asko ikasi dut dietari buruz eta lan metodologiari buruz.
Zer dago horrelako fisiko baten atzean?
Lan mordoa, motibazioa, dieta eta diziplina. Genetikak ere badu garrantzia. Jende guztiak ez du balio kirol guztietarako. Nik, zentzu horretan, baditut berezko abantailak fitnesserako, eta horrek gauzak erraztu dizkit. Bekatu pila jan dezaket, ez zait igarriko barrez.
Nola iritsi zara fitness mundura? Betidanik buruan izan duzun zerbait da ala bizitzak ekarri zaitu hona?
Nahiz eta lehenago Openak ere antolatu izan diren, orain dela sei urte, haurdun nengoela, aurreneko fitness txapelketa ikusi nuen hemen, Gernikan. Pila bat gustatu zitzaidan eta orain dela urte eta erdi edo, nire kabuz hasi nintzen entrenatzen. Gimnasiarako ere fisiko argala eta markatua behar da, eta beraz, ez nintzen zerotik hasi. Gerritik beherakoa egina nuen, hankak ondo gihartuta; goiko aldea, sorbaldak eta abar, da oraindik gehiago landu behar dudana, eta horretan nabil Edurekin duela urtebete. Nazioarteko Federazioan dabiltzan neskekin alderatuta, oso gauza txikia naiz! barrez. Haiek nik baino hiru edo lau kilo gihar gehiago dituzte!
Fitnessean baino lehenago gimnasian aritu zinen. Ze oroitzapen duzu garai hartaz?
Gimnasiak eman didana ez dit beste ezerk eman, nire oxigeno bonbona izan da. Bederatzi urterekin hasi eta hemezortzi bete arte jarraitu nuen hemen. Ondoren, kanpora joan nintzen ikastera eta han ere aritu nintzen klub batean. Gero, ama izan ostean, laguntzen ibili naiz Donostiako hainbat taldetan jendea behar izan dutenean Nigatik balitz, jarraituko nuke. Baina oso perfekzionista naiz; gauzak, egitekotan, ondo egitea gustatzen zait eta orain, alabarekin, beharrarekin, entrenamenduekin ezin ditut egunero gimnasiak exijitzen dituen hiru orduak atera.
Beste askok oso oroitzapen ezberdinak dituzte, suplizio hutsa
Esandakoa: denok ez dugu balio kirol guztietarako. Ikusten baduzu gimnasiak exijitzen duen lana gogorregia dela zuretzat, ez duzu zertan horretan tematu behar eta burua hormaren kontra jo behin eta berriz. Nire galdera da: zergatik jarraitzen duzu honetan ez baduzu gozatzen? Kasu batzuetan, gurasoena izaten da errua. "Ai, gimnasia, balleta, ze polita!" eta haurrak klubetan sartzen dituzte benetan horretarako balio duten ala ez kontuan hartu gabe.
Ze lotura ikusten duzu zuk gimnasiaren eta fitnessaren artean? Edo ze zubi egin zenuen zuk?
Egia da hemen ez dela hainbeste horrelakorik egiten, baina AEBetako profesionalek koreografia ikusgarriak prestatzen dituzte fitness txapelketetarako. Nik lotura hor ikusi nuen, beraiek egiten dituzten figurak eta mugimenduak neuk ere egin ditzakedalako.
Gaur egun, zenbat denbora dedikatzen diozu honi?
Egunero 45 bat minutu astelehenetik ostiralera, eta 'kardio' apur bat egitea tokatzen bazait, beste ordu erditxo bat gehiago. Eta kito. Gainerakoan, jaten duguna gara. Benetan, nik horrekin flipatu egin dut. Gazteagoa nintzenean, neure burua ikaragarri mugatzen nuen jateko garaian. Orain ikasi dut hiru orduro jatea dela sekretua, sabelari etengabe lana ematea, eta ez, lehen egiten nuen moduan, orduak eta orduak pasatzea ezer sartu barik ondoren kristoren antsietate kolpeak izateko. Gure organismoa inteligentea da eta, egunean hiru otordu eginez gero, ematen diozun hori metabolizatu ordez gorde egingo du badakielako beste ordu piloa pasako dela berriz ere jan arte. Hiru orduro janez gero, ordea, gorputzak badaki maiztasun hori baduela eta, beraz, ez du ezer gordeko.

Eta txapelketa bezperatan?
Orduan zertxobait gehiago entrenatzen dut. Batez ere azala giharretara pega-pega eginda eraman behar dugulako.
Behar bezala errekonozitzen al da zuen lana? Esparru guztietan: ekonomikoki, mediatikoki
Kontrakoa, txarto ikusia dago. Soilik mundu honetan dabilen jendeak baloratzen du. Beste guztiek kritikatu besterik ez dute egiten; "Egun guztia makinekin, ispilura begira, bigorexiko horiek !". Jakingo balute ez dela denbora kontua baizik eta ondo jatea eta, batez ere, borondatea. Eta helburuak ondo finkatuta izatea.
Zerk gatibatu zaitu zu?
Ba, begira gorputzak nolako itxura hartzen duen! Danoi gustatzen zaigu alboan dugun pertsona begietatik sartzea, ezta? Nork ez du nahi Ferraria alboan! barrez.
Tira, den-denek ez dituzte gustuko izango horrelako gorputzak... egongo da zure fisikoa nahiko bortxatua dela pentsatzen duenik
Bai, baina zer nolako gorputz mota dute hori esaten dutenek?! Horrelakoa bere buruari begiratzen edukiko balute, ez lukete hori esango Seguru aski eurek ez dute borondaterik izango hau lortzeko. Egia da badaudela neska batzuk niri ere handiegiak iruditzen zaizkidanak, eta niri ere beldurra ematen dit masa gehiegi hartzeak. Izan ere, sasoian zaudenean, dena markatuta, ondo; baina, bestela, denboraldiz kanpo, lauzpabost kilo gehiagorekin armairua dirudizu! Eta hori ez da polita, ezta femeninoa ere. Dena dela, urte asko behar dira hainbesteko masa hartzeko. Urtebetean, ondo lan eginez gero, kilotxo bat irabaz dezakezu asko jota.
Denok ulertzeko moduan, zer baloratzen dute epaileek txapelketetan?
Gehienbat simetria. Hau da, adibidez, hankak oso definituta edukitzeak ez du ezertarako balio goialdea ez badator horrekin bat; eta alderantziz. Garrantzitsua da, baita ere, posatzen eta mugitzen jakitea, irribarretxoa ateratzea. Nik uste dut horregatik dugula fama txarra, etengabe ispiluari begira entrenatzen dugulako. Feminitatea ere asko baloratzen da emakumeon kasuan. Inoiz, txapelketaren batean, ikusi izan dut neskaren bat izugarrizko giharrekin, siku-siku, sekulako gorputzarekin baina ilea motz-motza, eraztunik ez horrelakoak ez dira lehenengo hiruen artean sartzen! Janzkera gu hemen Euskal Herrian gabiltzan mailan ez da hain zorrotz jarraitzen, baina beste maila batzuetan bai, soinean eraman beharreko guzti-guztia zehazten du antolakuntzak.
Hortaz, prestaketa muskuluak garatze hutsa baino askoz gehiago da.
Bai, bai. Eta hori ere berezkoa duzu, edo ez duzu. Nik, horretan, gimnasiari asko zor diot. Bestela, bikinia adibidez, zeuk landu behar duzu; edo egina erosi, dirua 200, 300 euro baldin baduzu! barrez. Kirol garestia da eta gastatzen duguna ez digute bueltan ematen, ezta urrutitik ere! Baina ez dugu diruagatik egiten, txapelketetan bizitzen dugunak ez du preziorik. Publikoaren animoak "Zelako ipurdia! Guapa! Apuntatu telefonoa!", giroa oso polita izaten da eta, egia esan, eskertzekoa da, minimotan heltzen gara-eta txapelketetara ura, gatzak, hidratoak eta azukrea ezabatzen dituzte dietatik, azala giharretara pega-pega eginda eramateko.
Zuen arteko giroa ere hain ona izaten al da?
Beti esaten da emakumeon artean gizonen artean baino inbidia gehiago ditugula... badakizu, topikoak. Tira, egia da maila batetik aurrera lehia hor dagoela baina... hain gogorra da, hainbeste sufritzen dugu honetan aritzeko apur bat masokista izan beharra dagoela dio, barrez... ez zaigu komeni gure artean gaiztoegiak izatea ere. Gainera, oso emakume gutxi gabiltza fitnessean, eta beti topatuko duzu baten bat laguntzeko prest. Gizonak, aldiz, askoz gehiago dira, eta euren arteko harremana gaiztotuago dago agian.
Kirol honek badu polemika inguruan, anabolizatzaileen kontua adibidez. Zer duzu esateko?
Jende askori bide laburra gustatzen zaio, baina horrek ez darama leku onera, eta nik behintzat ez diot inongo baliorik aitortzen. Gainera, nabari da nork daraman urtetako lana eta garapena, eta nork ez. Horregatik uste dut giharren kalitatea ere gehiago baloratu beharko litzatekeela eta kontrol handiagoa bermatu. Urrian, adibidez, Bartzelonara joango naiz fisiokulturismo naturala deritzon adar bateko txapelketa batean parte hartzera; honetan doping frogak gainditzea ezinbestekoa da, baina Nazioarteko Federazioak, aldiz, ez ditu egiten. Bide laburra hor dago, bakoitzak jakingo du baina... zertarako?! 200, 300, 400 euro irabazteko lehenengo postuan?! Tontokeria da.
Hortaz, ez dago honetatik bizitzerik.
Hemen ez. AEBetan bai, han batzuk benetako izarrak dira eta, gainera, publizitate munduan ere diru asko irabazten dute modelo gisa lan eginda. Baina hemen ez, gutako bakoitzak gure lana daukagu eta kirol honetan diru gehiago xahutzen dugu irabazten duguna baino. Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian gero eta mugimendu gehiago nabari da. Gernikako txapelketak bultzada polita eman dio, Andoainen ere antolatu dute aurten aurreneko aldiz, Sondikan ere bada beste bat, Derion... Nik, hemendik, Euskal Herriko neska guztiak animatu nahi ditut. Benetan, gure buruekin pozik bizitzeko bikaina da hau! Bizitza osoa daramat kirola egiten baina orain arte ez zait sekula nire gorputza gustatu izan. Orain bai, orain kristorena da hondartzara joatea!
Baina, orduan, zoriontasuna zure gorputzaren baitan hipotekatu duzu...
Segurtasuna ematen dit, eta iruditzen zait oparia gogotsuago zabaltzen dugula paper politarekin bilduta badago. Dena dela, argi dago horrekin bakarrik ez goazela inora, gai grisa ere behar da! barrez.