Aldi baterako mezuak izango ditu WhatsAppek

Aldi baterako mezuak izango ditu WhatsAppek Bost segundotan ala ordubetean idatzi dugun hori desagertarazteko aukera izango dugu aurki. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aldi-baterako-mezuak-izango-ditu-whatsappek/@@download/image/AgWrxoWbyCkmRbRw2j6wiM.jpg
2019/10/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bost segundotan ala ordubetean idatzi dugun hori desagertarazteko aukera izango dugu aurki.
Aldi baterako mezuak izango ditu WhatsAppek

WaBetaInforen esanetan, WhatsAppek berritasun bat kaleratuko du laster; epe labur batean desagertuko diren mezuak. Oraindik aukera honekin lanean dabiltzan arren, badirudi bi aukera aurrikusi dituztela; igorritako mezuak 5 segundora desagertzeko aukera eta ordubetera desagertzekoa. Berritasun honek aurrera egiten badu, ziur aski denbora tarte gehiago ere eskainiko dituzte. 

Telegramen pausoei jarraiki, WhatsAppek epe laburrean suntsitzen diren mezuak nahi ditu. Dena den, hasiera batean soilik talde elkarrizketetan baimenduko dute aukera hau.

Onena? Dirudienez, aukera berri honek ez die mezuaren irakurleei desagerpenaz ohartaraziko, hau da, ez da "mezua ezabatuta" edo antzeko abisurik agertuko. Alta, oraindik argitu ez dutena zera da, mezua desagertzeko atzerakontua bidaltzeko unetik aurrera hasiko den ala hartzaileek irakurri duten unetik.