'Aldarrikatu zure orbita' larunbatean Irunen

'Aldarrikatu zure orbita' larunbatean Irunen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aldarrikatu-zure-orbita-larunbatean-irunen/@@download/image/20124164749jaion_kartela_azala.jpg
2012/12/13
berria
'Aldarrikatu zure orbita' larunbatean Irunen
Lakaxita Gaztetxeak Jaion 2012 festa antolatu du datorren larunbatean, apirilaren 21ean Irunen. Festaren bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa eta gaztetxearen zazpigarren urteurrenarekin batera ospatuko dute arratsaldetik antolatu duten ekimen sortan.


Jaion 2012–Odisea ekitaldiz beterik dator 9. edizioan, 17:30etan hasiko da arratsalde kulturala eta ondoren festa Gaztetxean borobilduko da, Lakaxitan antolatu dituzten kontzertuetan.
Gizarteak sarri onartzen ez dituen ideiek, ekimenek eta baloreek lekua izan ditzaten lan egin du Lakaxitak eta bizimodu konformista gainditzeko orbita propioa sortzeko lekua aukera sustatzen du Aldarrikatu zure orbita lelopean. Horretarako, egitarau oparoa antolatu du datorren larunbatean, Irunen.
Arratsaldeko 17:30etan Mistery Train taldearen eskutik hasiko da festa, Irungo kaleetatik izango den kontzertu ibiltarian, Mosku plazatik hasi Lakaxitara bitarte, hain zuzen ere.
Festak gauean ere jarraituko du, izan ere, 22:00etatik aurrera kontzertuak nagusituko dira Lakaxitan eta Mutürbeltz, Jupiter Jon, Los Galerna, Layo Raser eta Joseba Irazoki izango dira, hain zuzen ere hitzordu nagusiak.

Jaion 2012–Odisea


Eguna: Larunbatean, apirilak 21ean
Ordua: 17:30etatik aurrera
Egitaraua:
17:30etan kontzertu ibiltaria
22:00etan kontzertuak Lakaxitan
Partaideak:
17:30etan Mistery Train
22:00etatik aurrera:
  • Los Galerna
  • Rayo Laser
  • Mutürbeltz
  • Jupiter Jon
  • Joseba Irazoki
  • DJ Goo