Aldaketak WhatsApp taldeetan!

Aldaketak WhatsApp taldeetan! Dela afari bat egiteko, opari bat erosteko, seme-alaben etxekolanak errepasatzeko... zure WhatsApp-a gorroto dituzun taldez beteta badago adi, albiste ona dugu zuretzat! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aldaketak-whatsapp-taldeetan/@@download/image/ilustracion-whatsapp-635x480.jpg
2019/04/05
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Dela afari bat egiteko, opari bat erosteko, seme-alaben etxekolanak errepasatzeko... zure WhatsApp-a gorroto dituzun taldez beteta badago adi, albiste ona dugu zuretzat!
Aldaketak WhatsApp taldeetan!

Hartu zure mugikorra eta ireki WhatsAppa; zenbat talde dituzu? Horietako zenbat erabiltzen dituzu? Eta zenbat dituzu isilik? WhatsApp komunikazio tresna praktikoa eta erabilgarria da, gure egunerokotasunean ezinbesteko bihurtzeraino. Baina batzuetan astuna ere bada; app honen ezaugarri gogaikarrienetako bat taldeak dira. Bat-batean, norbaitek talde bat sortzen du afari bat antolatzeko, urtebetetze bat prestatzeko, opari bat erosteko... eta zure gogoaren kontra sartzen zaituzte. Noski, taldetik ateratzeko aukera duzu; baina halakorik gehiago ez gertatzeko WhatsAppek berritasun bat aurkeztu du. 

Konponbidea sinplea da; hemendik aurrera, taldeetan sartu gaitzaten baimena eskatzeko aukera izango dugu. Nola? Gure WhatsAppeko konfigurazioa aldatuz. Beraz, guk hala nahi badugu, hemendik aurrera baimena eskatu beharko digute talde batean sartu aurretik:

1. Irudia: Taldeetara nork sar zaitzakeen aukeratu: "Denak", "Nire kontaktuak" ala "Inor ez".

2. Behin aukera eginda, taldean sartu nahi zaituenak zuri baimena eskatzeko mezua jasoko du.

3. Zuk, aldiz, taldera sartzeko gonbidapena jasoko duzu. 

Onena? Aukera hau GAURTIK AURRERA dagoeneko martxan da, beraz, ez duzu itxaron beharko proba egiteko. Dena den, baliteke oraindik ez ikustea; hala gertatzen bazaizu, aplikazioa eguneratzea gomendatzen dizugu. 

Eta zergatik da garrantzitsua WhatsAppek txertatu duen berritasun hau? Gure pribatutasunean aurrera pauso bat delako. Gogoratzen duela gutxi Berto Romero aktore eta aurkezleak kontatu zuen anekdota? Bada tresna honekin, hemendik aurrera halakoak gertatzea ekiditeko aukera izango dugu. Eta gogoratu; talde berri batera sartzeko gonbidapena jasotzen baduzu, 3 egun izango dituzu erantzuteko gonbidapena iraungi aurretik.