Aldaketak Mexiko DFn

Aldaketak Mexiko DFn https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aldaketak-mexiko-dfn/@@download/image/81p22mexiko.jpg
2012/12/13
berria
Aldaketak Mexiko DFn
Mexiko DFn Latinoamerikako ia beste inon onartuta ez dauden erreforma sozialak onartzen ari dira; Marcelo Ebrard alkatea —ezkerreko PRD alderdikoa—  da sustatzailea. Lehenik, sexu berekoen ezkontzak onartu zituzten. Ondoren, haurdunaldiaren lehen hiru hilabeteetan, aborto librea eta doakoa. Tratu txarrak jasandako emakumeei hilean ehun euroko laguntza ematea ere onartu zuten. Eta indarkeria munduan sartuta dabiltzanei armak diru edo janaren truke aldatzea proposatu diete. Hala ere, Mexikoko ezkertiar guztiak ez daude pozik Ebrardekin. Izan ere, zenbait auzotatik jenderik pobreena kanporatzea leporatu diote.