Aldaketa klimatikoak ardoaren zaporea aldatuko du

Aldaketa klimatikoak jaten eta edaten dugunaren zaporeak aldatuko ditu, eta aldaketa horiek dagoeneko hasi dira. Frantzian, Borgoinako Beaune herrian, ikerlari talde batek 1354. urtetik hona inguruko mahastien bilakaera aztertu du, eta emaitzak argitaratu berri dituze European Geosciences Union aldizkarian; bertan zehaztu dutenez, 700 urtez mahatsak irailaren 28tik aurrera jaso dituzte, baina 1988. urtetik gaur egun arte 13 egun aurreratu dira. Dirudienez, mahatsa aldatu egin da tenperaturaren igoeraren ondorioz.
Ikerlariek diotenez, tenperaturen igoerak mahatsaren zikloak aurreratu ditu, eta joerak hala jarraitzen badu, 2050 urterako frantziako mahastiak abuztu erdialdean jaso beharko dituzte, uda bete-betean, alegia. Ondorioz, etorkizuneko ardoaren zaporea nabarmen aldatuko dela ondorioztatu dute. Gainontzeko elikagaiekin berdina gertatuko ote da?