Alcatraz museoa

Alcatraz museoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alcatraz-museoa/@@download/image/86p28alcatraz.jpg
2012/12/13
berria
Alcatraz museoa
San frantziskoko Alcatraz espetxean bakearen kupula handi bat eraikitzeko egitasmoari ezezkoa eman diote herritarrek. Global Peace Foundation erakundeak egin zuen proposamena; San Frantziskoko badiaren karma aldatu eta espetxe izandako lekua meditazio-gune eta erromesaldien jopuntu bihurtu nahi zuen. San Frantziskoko herritarrek, ordea, ez dute onartu. Botoa eman ondoren
—milioi erdi bat lagunak parte hartu dute—, %72 kontra eta %28 alde agertu da. Alcatraz, beraz, espetxe-museoa izango da aurrerantzean ere. Besteak beste, Al Capone preso izan zuelako ezaguna, 1963an itxi zuten; gaur egun, museoa da, eta urtean, 1,4 milioi bisitari izaten ditu.