Album

Album https://www.gaztezulo.eus/albisteak/album/@@download/image/The_B_Flat_Album.jpg
2012/11/02
kritika
Testua: Asier Kortabarria
B Flat
134.zenbakia
Album
Bilboko laukote gazte honen lehen lana da honakoa. Gazte diot, baina esperientzia handia dute musikaren munduan, eta nabari da. Euren lana deskribatze aldera, esan genezake rock'n'rolla egiten dutela, rythm and blues eta swing ukituz bustirik. Soinu fresko eta gazteak, interpretazio bikainak eta ahots melodia landuek borobiltzen dute disko hau. Dagoeneko zeresana ematen ari dira, eta zergatia ezagutu nahi baduzu, eskuratu diskoa!