Albiste bikainak kulturarentzat: Ez zen inongo COVID-19aren transmisiorik egon Love of Lesbian taldearen kontzertu esperimentalean

Horietatik 4.994 kontzertura hubildu ziren, beste 6ak positibo eman zuten eta ezin izan zuten kontzertuaz gozatu. Beraz, frogatzeke gelditu zen 4.994 pertsona leku itxi batean, musukoarekin baina segurtasun distantzia mantendu gabe transmisio masibo baten fokua ote zen ala ez.
Ikerketaren azken ondorioek argi diote: kontzertuan zehar ez zen COVID-19aren inongo transmisio impakturik egon. Horrela musukoa kontzertu guztian jantzita eramanez eta aurretik antigenoen testa pasatuz maila honetako kontzertuak seguruak direla frogatu da. Hurrengo 14 egunentan proban parte hartutako 6 pertsonek eman zuten positibo, baina horietako lau kasu frogatu ziren kutsatzea beste nonbait izan zela, eta ez kontzertuan. Beste bi kasuen transmisio momentua ezezaguna da.
Ikerketaren arduradunek (Fundació Lluita contra la Sida i les Malalties Infeccioses i l’Hospital Universitari Germans Trias i Pujol) gehitu dute probaren emaitzek frogatzen dutela 5.000 pertsona kribatu daitezkeela goiz batean. Honela, autoreek diote ikusirik ekitaldiaren barruan ez zela transmisiorik sortu tunelaren bukaeran argia ikusten dutela eta ez dela burugabekeria udan horrelako ekitaldi musikalak antolatzea.
Sare sozialetan Love of Lesbian taldeak emaitzak poztasunez aipatu ditu: “Espero dugu, hemendik aurrera, emaitza bikain hauen ostean, kulturaren munduak merezi duen arrera eskuratzea, zentzua askotan aberastasun iturri baikara. Hamaikagarrenez forgatu dugu kultura segurua dela. Jokatu dezagun beraz, tentuz baina ondorio hauek kontuan hartuz. Ausartak izan gaitezke bermeak daudenean, honek ezberdintzen baitu ausardia burugabekeriatik. Datuek arrazoia eman digute”.