Alberto Iñurrategi: "Oraindik bada 14 zortzimilakoen zentzugabekeriari etekina ateratzen dionik"

Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak osatutako hirukoak erronka berria du: 2.300 kilometroko zeharkaldia egingo dute trineoz Groenlandian barrena. Eskiak eta kometak baliatuko dituzte aurrera egiteko. Maiatzaren 9an partituko dira.
Irakurleak lerro hauek begi aurrean dituenerako, seguru aski, espedizioa uharte zuri izoztura bidean izango da. Gu apenas egun batzuk lehenago bildu gara Alberto Iñurrategirekin Etxaurin, Nafarroako eskola bikainean, bista paregabeekin. Ez baitzituen eskalatzeko orduak galdu nahi, eta arratsalde partean hurbildu gara, zidorrean gora, hitzartutako lekura. Huso ederra atzean, aterpeko hormatik abiatzen den bidean jo ta ke dabiltza bera eta kidea. Geroago aitortuko zigunez, 15 urte zitueneko "fanatismo" berarekin dabil orain ere haitzean.
Atsegina da tratuan, gertukoa, apala; eta altua, oso altua. Zuntz eta muskulu hutsa 1,86 metro eta 73 kilotan. Dohain fisikoak, behintzat, ez zaizkio falta egiten duena egiteko. Elkarrizketarako lekuz aldatzeko eskatu dit, ez duela bertan dauden gainontzeko lagunen aurrean hitz egin nahi, "kristoren lotsa" ematen diola. Adierazgarria. Aterpe barrura sartu gara, beraz; egurrezko pareten babesean, koltxoi gainera.
Hemen giro epela hasi denean, zuek, trasteak hartuta, bazoazte Groenlandiako hotzera ...
Baina hori suertea da, baldin eta gustoko duzun zerbait egitera bazoaz. Pribilegiatua naiz gustoko dudana egitetik bizitzeko aukera daukadalako. Hori ez dago edonoren esku.
Berriz ere hirukoa, berriz ere paraje zuriak eta hotza. Baina Himalayatik urrun eta oso bestelako helburu batekin.
Berriz ere hotzetan ibiliko gara, bai, eta hotzak izan dezakeen arriskua kudeatzen jakin beharko dugu. Orain arte pilatutako esperientziak gure alde jokatuko du zentzu horretan. Baina, bestela, honek ez dauka zerikusirik lehenago egin dugunarekin. Groenlandia hegoaldeko Narsaaq herrixkatik atera eta 2.300 kilometro iparralderago dagoen Thule herrira iritsi nahi dugu zeharkaldia trineoz eginez. Lehenengo laupabost egunetan, eski gainean, geure indarraz baliatuko gara trineoak mugitzeko, baina gero, haize baldintzak onak badira behintzat, kometak erabiliko ditugu. Ez dugu mendirik igotzeko edo eskalatzeko asmorik, zeharkaldia hilabete eta erdian egitea bera da helburua.
Nola sortu da ideia, zeinen ekimena izan da?
Juan Vallejo egona da Groenlandian, ibilia da kometekin, esperientzia polita izan zuen eta harrezkero beti eduki du gogoa bueltatzeko. Nik uste dut mendizale gehienok dugula esperientzia polarra bizitzeko gogoa, baina agian sekula ez zaigu parean suertatu aukera. Broad Peaken ginela, kanpaleku nagusian, lagun suitzar bat ezagutu genuen eta harek berotu zizkigun buruak han hasi ginen honi guztiari forma ematen.
Lehenago ez duzu sekula horrelakorik egin, ze aurreikuspen duzu?
Esperientzia berri-berria izango da. Hotzetan ibiltzen jakin behar da izozketak-eta ez izateko, aspektu psikologikoak ere badu garrantzia, baina, batez ere, kometen teknika izango da honetan giltzarria. Norbegiara egindako irteera batean trebatu gara pixka bat, hemen Piriniotan ere ibili gara baina zalantza handienak horretan dauzkagu. Haizea dagoenean kometa erraz altxatzen da, baina nork nahi duen norabidean joateko teknika menperatu behar... bere arrisku puntua ere izan dezake eta kontuz ibili beharra dago.
Aspektu psikologikoa aipatu duzu. Nola entrentatzen da hori?
Hori ibiliak ematen du. Azken hogei urteetan era guztietako esperientziak bizi izan ditugu eta atal psikologikoa, oraingorako behintzat, nik uste dut kontrolatuko dugula.
Bestela ere, oso diziplinatua eta metodikoa omen zara zure eguneroko prestaketarekin. Nola egiten duzu?
Niretzat oso garrantzitsua izan da beti prestaketa fisikoa eta teknikoa uztartzea; bizia dugu arriskuan, ezin diogu bizkarra eman. Fisikoa etxe inguruan lantzen dut, korrika eta gimnasioan ariketak eginez. Teknikoari dagokionean, izugarri gustatzen zait haitzean eskalatzea eta ahal dudan guztietan egiten dut. Piriniotara irtenalditxoak ere tartekatzen ditut, baina familia daukat, bi haur txiki dauzkat, etxean ere gustara egoten naiz, beharrezko ikusten dut gainera, eta, beraz, ezin dut egun guztia Piriniotan sartuta eman. Bestela ere, urtean zehar denbora asko pasatzen dut kanpoan... oreka bilatzen saiatzen naiz.
Azken aldian gogor zabiltza haitzean. Gaur ere Etxaurin, goiz-goizetik.
Bai, tira, hastapenak haitzean egin nituen. 15 urterekin hasi nintzen, egia da gero 90ean Himalayan hasi ginenetik hamar bat urtez pixka bat alboratuta utzi nuela, baina 2003tik hona berriz hasi eta bereziki azken laupabost urte hauetan 15 urte nitueneko fanatismo berarekin nabilela uste dut barrez.
[Heldu garenean, pozarren aurkitu dugu 8a mailako bidea kidearen aurretik kateatzea lortu duelako. Lagun arteko lehia sanoak ematen dituen satisfazioak dira.]
Ze osagai bildu behar ditu proiektu batek zu seduzitzeko?
Nire mugetatik hurbil dagoen erronka izan behar du, nolabait neure burua behartu behar du helburuak. Horrek narama prestaketari duen garrantzia ematera, horrek behartzen nau talde lanari ere dagokion garrantzia ematera... soilik horrela bizi daiteke gero ilusioaren eta nekearen arteko nahaste eder hori, horrela hobetu daiteke konfiantza eta autoestimua. Erronkak ondo markatzen direnean, esperientziak izugarri aberasgarriak izaten dira. Horregatik, gailurra lehenesteak baino gehiago merezi du garrantzia helburuari emateak. Gailurra aukeretako bat besterik ez da; garrantzitsuena eta ezinbestekoa bidea da.
Horrelakoetan, hilabete baino gehiagoz, eguneko 24 orduak elkarrekin ematen dituzue espediziokideek. Zein izaten da taldea osatzeko irizpidea? Teknika, adiskidetasuna ...
Oreka bilatu behar da. Ez du askorako balio oso lagun onak izateak elkarren arteko alde teknikoa handia bada, helburuak maila apalenean dabilenak finkatzen baititu beti. Nik konfiantza handiko lagunekin ibiltzea estimatzen dut, maila beretsukoak izatea, eta mendi ikuspegian nahiz helburuetan bat etortzea.
Eta babesleek ez dute honetan zer esanik?
Nire kasuan ez behintzat. Ez lukete izan behar, mendian babesleek behartuta ibiltzeak ezin du emaitza onik eman.
Ba, ez dira gutxi sponsor-en presioa kritikatu dutenak esanez alpinistak behar baino gehiago arriskatzera daramatzatela, helburuak betetzearren.
Hori mendizaleak berak asmatutako topikoa da. Nik behintzat sekula ez dut halakorik sentitu patrozinatzaile baten aldetik. Baina egia da mendizaleak askotan pentsatu izan duela gailurra jo ezean ez duela diru laguntzarik eskuratuko aurrera begira, eta bere burua modu faltsuan behartu izan du. Baina badaude beste modu batzuk babesleekin oso harreman estua edukitzeko, bideari eta estiloari garrantzia emanda. Nik hala bizi izan dut hasiera-hasieratik, eta orain dela 17 edo 18 urte bidea egiten hasi nintzeneko berberekin jarraitzen dut.
Kideekin ikuspegia eta jokabidea konpartitzearen garrantziaz hitz egin duzu. Zein da, zure ustez, jarrera egokia?
Inplikazioa. Ilusioa badago, motibazioa dago, eta onean nahiz txarrean, hori mesedegarria da. Zerbait ospatu behar denean, denok maila berean ospatuko dugu; eta hortzak estutu behar direnean, denok egingo dugu igualtsu.
Inoiz sentitu duzu porrota?
Porrota... ez daukat gogoan, ez da seinale txarra. Esperientzia onak eta kaxkarrak izan ditut, baina porrota... ez.
Eta, "Kitto, bat gutxiago". Halakorik pentsatu izan duzu?
"Bat gutxiago" ez, hori sekula ez dut bizi izan; baina onartu behar dut hamalauak bukatu nituenean izugarrizko atsedena hartu nuela, motxila astuna kendu nuen gainetik.
Batez ere hamargarren zortzimilakoa Nanga Parbat igo ondoren sentitu zenuten zuk eta anaiak jendearen eta hedabideen presioa. Eta hamalauak osatzearen erronka onartu zenuten azkenean, nahiz eta zuentzat hori "kolezio" hutsa egitea zen. Behingoz "hamalauen tiraniatik askatzeko" eta aurrerantzean nahi zenutena egiteko segitu zenuten aurrera. Presio hori existitu izan ez balitz, bestelakoa litzateke orain zure ibilbidea?
Bai, seguru aski Annapurnara ez nintzatekeen sekula joango. Izugarri arriskutsua da eta badira mendi politagoak Annapurnan egin daitezkeen besteko igoera ederrak, modu seguruagoan, eskaintzen dituztenak. Beste aukeraketa bat egingo nukeen, seguru.
Zortzimilakoen kontura, Simone Morok dio lasterketa honek goia jo duela, agortuta dagoela, eta alpinismoak erronka berriak bilatu behar dituela. Neguko irtenaldiak egitea, adibidez. Zer diozu zuk?
Ez dago agortuta, oraindik ere bada zentzugabekeriari etekina ateratzen dionik. Hamalauak besteek irekitako bideetatik igota, hamalauak bigarren aldiz eginda, gazteena izanda, zaharrena... tristea da gertatzen ari dena. Zortzimilakoen mitoari oraindik ere kosta ahala kosta eusten ari gatzaio, berdin zaigu 71 urteko batek egiten duen modu berean igo nahiz 13 urteko batek egin duen bide bera jarraitu; itsu batek ala hanka biak falta dituen batek. Gailurra egin badugu, prentsan eta telebistan titularra ziurtatuta daukagu. Gure barrua betetzeak baino gehiago arduratzen gaitu gure egoa asetzeak. Hala, gaur, gehiago bizi gara berba egitetik entrenamenduetatik baino. Hau beste edozein kirolen kasuan ulergaitza litzateke.
[Alberto Iñurrategiren apustua estilo alpino konprometitua izan da beti, beharrezkoa bizkar gainean hartuta aurrera, gora egitea. Baina, "sekula ez da komeni gorenera heldu zarenik pentsatzea". Liburuetara eta beste elkarrizketetara jo beharra dago halako pasarteak lapurtzeko, Aretxabaletakoak ez baitu berezko webgunerik eta halakorik. Diskrezioa du zigilu.]
Zein da mendiaz duzun lehenengo oroitzapen kontzientea?
Poset-eko igoera lehenengo aldiz egin nuen hartakoa. 1987ko edo 88ko abenduko zubia zen. Anaiarekin, Jose Ramon Zubizarretarekin eta Aitor Sarasuarekin joan nintzen, eta hura aurkikuntza izan zen niretzat. Ordura arte, ez zitzaidan batere gustatzen mendian aldapa gora ibiltzea. Kirol eskaladan aritzen nintzen, eta aldapak igotzeari ez nion inongo baliorik aitortzen.
Eta noiz ulertu zenuen zaletasuna zen horrek zure ogibidea ere izan behar zuela?
Ez dakit... saltoa 1994an eman nuen. Fagor-en egiten nuen lan, bazkide nintzen, baina K2tik bueltan eszedentzia eskatzea erabaki nuen. Hiru urteko eszedentzia hura konturatu orduko pasatu zitzaidan eta... orduan kontua eskatzea beste aukerarik ez neukan.
Hasierak, zailak, imajinatzen dut. Nola bildu dirua, materiala Alpeetara, Yosemitera, Himalayara joateko?
1994 eta 1995 ez ziren batere urte errazak izan. Ez dakit oraingoa bezainbestekoa izango zen, baina orduan ere krisian ginen eta enpresek ez zuten panorama onik. Ez zen erraza izan finantziazioa lortzea batetik, eta bizitzeko adina ateratzea bestetik. Gogoratzen dut, joe, lan asko egiten genuela han eta hemen proiekzioak ematen... suertea izan genuen Euskal Herrian oraindik proiekzio pila bat egiteko aukera zegoelako. Modu apalean baina aldi berean duin bizitzeko aukera izan genuen. Egia da mendira joateko denbora besterik ez genuela, eskalatzeko tarterik ere ez genuen ateratzen adibidez... baina gure ilusioak betetzen joateko aukera izan genuen, eta atera ginen.
Tradizio alpinista handiko zenbait herritan, ordea, Suitzan adibidezmendizaleak goi mailako kirolari gisa babesten dituzte hastapenetatik. BAT Basque Team izan daiteke beste eredu horretaranzko lehen urratsa?
BAT Basque Teamen jarduera orain dela urte gutxi hasi da eta uste dut aukera polita dela. Mendizaletasun ikuspegitik jarduera interesgarriak bultzatzen dituzte, betiko balioei gaurko teknikak erantsiz. Mendizalea ez da oso entrenamendu zalea, baina beste kiroletan emaitzak entrenamendu planifikatuetatik iristen diren modu beretsuan iritsi daitezke mendian ere. BAT fundazioak bide hori jorratzeko aukera ematen du, ideia hori gizarteratu nahi du.
Euskaldunak mendizaleak. Zenbat du honek topikotik?
Beno... Euskal Herrian mendizale asko dagoela kontu objektiboa da, ez da inongo topikoa. Euskal Federazioak, beste erkidego batzuekin alderatuta, federatu pila bat dauzka, 23.000 inguru izango gara! Horrek halako oinarri bat ematen du. Gero, goi mendietan gabiltzanok ere asko izan gara eta gara, baina egia da himalayismoan gure maila oso apala dela munduko beste zenbait mendizalek egiten dituzten igoerekin alderatuta. Eskaladan adibidez bai, eta bereziki kirol eskaladan, sekulako maila dago Euskal Herrian. Hor ditugu Patxi Usobiaga, Iker Pou, Iban Larrion, Josune Bereziartu bere garaian... mundu mailan punta-puntan dabilen jendea da. Alpinismoan, ordea, beste herrialde batzuekin konparatuta, bigarren mailan gabiltza, nahiz eta baden jarduera politak egin dituen jendea ere . Orokorrean, bai, kantitatea badugu, baina ezin dugu pentsatu munduko hoberenak garenik diziplina guztietan, ezta gutxiago ere!
Arriskuarekin jolas egitea erotikoa dela esana duzu. Niri kosta egiten zait hori ulertzea, eta etxekoek ere... ez dut uste konpartikuko dutenik.
[Segundu batzuk hartu ditu erantzun aurretik] Ez... etxean momentu latzak bizi izan dituzte eta gauza hauek beste neurri batekin hartzen dituzte. Baina arriskuak eta berarekin jolas egiteak badu bere morboa. Hori bai, bizitza jokoan dagoenean, gauzak ondo pentsatuta egin behar dira, prestaketa egokiarekin eta non sartzen garen jakinda. Dena dela, mendian arriskua elementu positibotzat hartzen ikasten dugu; motibazio erantsia da prestaketa hobetzeko, talde lanari dagokion garrantzia aitortzeko eta egiten ditugun ahaleginak benetakoak izan daitezen. Beraz, arriskuak badu bere alde polita.
Hala ere, badirudi den-denek ez dutela arriskua ondo neurtzen eta arduragabekeriak ere izaten dira mendian. Hain justu halako kasuetan erreskateak kobratzen hasiko dira ekainetik aurrera. Ze iritzi duzu?
Oso zaila iruditzen zait neurtzea zer den arduragabekeria eta zer ez. Gainera, zer kobratu behar da: mendian egindakoak bakarrik ala bizitzako beste alor askotan egiten ditugunak ere bai? Non jarri muga? Oso gai korapilatsua da...
Zuk espedizioetatik bueltan ere tentuz eta zuhur jarraitzen duzu lanean, hitzaldiekin eta proiekzioekin. Honetan ere oso diziplinatua eta serioa zara. Inbertsio handiak egin izan dituzu eta sariak jaso ere bai.
Egiten dudan guztiari ematen diot dagokion garrantzia. Gauzak ahalik eta modu txukunenean egiten saiatzen naiz. Mendia bidegintza da: hurbilketa, nola igo, nola jaitsi, eta gero gauzak nola kontatzen diren ere bai. Kontaketak zuzena izan behar du eta, gainera, jendearentzat atsegina izango den aurkezpena lantzeko aukera izanez gero... zergatik ez?! Nik ez daukat aparteko abileziarik, gauza gehienetan nahiko txarra naizela uste dut, baina trebetasuna izan dut inguruan profesional onak edukitzeko. Izugarrizko laguntza polita izan dut Koldo Izagirreren eskutik, Kepa Gonzalezen eskutik... elkarlana interesgarria da gauza berriak ikasteko, mendiari buruz ikasteko ere bai!
Baltistango ume askok Felixen izena daraman fundazioari esker dute ikasteko aukera hori. Proiektu humanitario bat baino gehigo duzue han martxan, ezta?
Orain esku artean ditugunetatik hizkuntzari dagokiona azpimarratuko nuke: dagoeneko 360 bat haur ari dira ikasketak sistema berri bati jarraiki egiten. Bestalde, iazko uholdeen ondorioz, larrialdi plan bat jarri genuen martxan Thalis herrian etxerik eta lursailik gabe geratu ziren familiak babesteko eta etxe berriak eraikitzeko. Negua heldu aurretik, 35 etxe horien lehen solairuak altxata zeuden, eta oraintxe, udaberrian, fundazioko jendea han dago bigarren solairuak eraikitzen plan honi bukaera emateko. Aldi berean, nekazaritza proiektu bat daukagu martxan eta bertako emakumeentzat ere antolatzen ditugu ikastaroak... Fundazio txikia gara baina ari gara, poliki-poliki, gure ahalmenaren arabera haien eskaerei erantzuna ematen.
Eta haiek izugarri eskertuta, seguru.
Bai, oso jende jatorra da, oso harreman polita daukagu. Esker onekoak izan dira beti eta herrirako laguntza pixka bat ematen zaien bakoitzean izugarri eskertzen digute.
[Asko bizkor harropuztuko lirateke Alberto Iñurrategik egindakoaren eta lortutakoaren erdiarekin ere. Baina berak bere umiltasunari eusten dio, goi mailako tipoa da zentzu guztietan.]
Nekez lortuko dute zu mediatizatzea, e?
Horretarako profil jakin bat behar izaten da eta nik ez dut ematen... barrez.
Jesus Calleja gidari duen telebista saioak 'Cuatro' espainiar katekoak, adibidez, mendia du ardatz eta izugarri jarraitzaile pila du.
Garbi dago zein den telebistak aspaldian hartu duen joera eta zerk erakartzen dituen ikusleak. Programa hori profil horren baitan kokatzen dut, ez zait serioa iruditzen. Baina akaso programa serioek ez dute ikuslerik emango. Nik badaukat errezeta bat, oso ona: ez ikustea. Behin jarri nuen zer den jakiteko, baina ikusten dut mendia eta batez ere mendi altuak espektakulu bihurtu direla, eta hori ez da mendiarentzat mesedegarri.

Liburu bat: Cita con la cumbre (Juanjo San Sebastian, 2005)
Film bat: Touching the void dokumentala (Kevin McDonald, 2003)
Abesti bat: Berandu dabiltza (Ruper Ordorika, 1983)
Munduko txoko bat: Etxean, Araotz ingurua. Eta kanpoan, Dolomitak.
Bizio bat: Ardoa

Alberto Iñurrategiren kuttunak: