Alberto Alvarez 'Tito': "Kaleko musikak kaleak hartuko ditu"

Alberto Alvarez 'Tito': "Kaleko musikak kaleak hartuko ditu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alberto-alvarez-tito-quotkaleko-musikak-kaleak-hartuko-dituquot/@@download/image/20125316688Fotomaton_Alberto_Alvarez.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Testua: Maialen Goñi
Alberto Alvarez 'Tito': "Kaleko musikak kaleak hartuko ditu"
Iñaki 'Fat Fish'-ek, Mikel 'DJ Borda'-k eta Alberto 'Tito'-k osatzen dute Indarrap.  Euskal raperoak dira, 'RapHerria' bilduman parte hartu duten arabar bakarrak. 'Sin perder el norte' diskoko kantak indarrez entzunarazi nahi dituzte, lotsagabe.


Zuen lanaren izenari loturik, zerk galarazten dizue iparra?
Iparra ez galtzea dago koska! Eta horretarako rapa da gure iparrorratza.

Eta ze arrazoigatik jartzen zarete "'En pie de guerra'"?
Bereziki egun etengabe gertatzen diren bidegabekeriengatik.

Eta "'Boikot"a', zeri?
Errepresioari, torturari, faszismoari, monarkiari, poliziari, politekoei, erlijioari... merezi duenari!

Zergatik rapa?
Inoiz baino gehiago bizi dugun momentu honetan zuzen eta gogor adierazteko musikarik aproposena delako.


Rapak bide luzea du oraindik gure artean egiteko?
Dudarik gabe! Baina geroz eta jende gehiago hurbiltzen ari da musika mota honetara; letrak ikasten dituzte, eta inongo beldurrik gabe igotzen dira herriko plazako oholtzara kantatzera. Denborarekin, kaletik ateratako musikak kaleak hartuko ditu!
 
Euskaraz rapeatzea, zaila?
Putxi harroputzaren putza, Euskal Autonomi Erkidegoa edo Txorionak bezalako abestiak entzunda, nork esan dezake zaila denik?

Zeri buruz gustatuko litzaizueke kantatzea?
Inork kantatu ez duen gairen bati buruz.
 
Eta nori ez zeniokete sekula abestirik egingo?

Gure taldeari.

Nor miresten duzu?

Gurasoak, borrokatu zuten eta oraindik borrokatzeko duten guztiagatik.
 
Eta nori jaitsi behar zaizkio handitasun aire horiek?
Patxi Lopezi, Poliziari, Rodolfo Aresi, Mourinhori… —barrez—.

Has gaitezen rapeatzen! Kontzertu baten aurretik…...
Beharbada zirrara edo beharbada dardara, egia da... gero plazara, hara! Jende pila baten begirada!

Eta kontzertu baten ostean…...
Agurra, jendearekin gustura muturra mozkortzera! Dena biltzeko indarra behar da, ala ba, Indarrap! Arabara bueltatzera!

Zerk izorra dezake kontzertu on bat?
Bukatu baino lehen moztu behar izateak, entzumen txarra duen teknikari batek, agur-kantaren hasieran kale egin eta errepikatu behar izateak… gauza askok!

Aurrez aurreko rap norgehiagoka batean ezin du falta…?

Kalimotxo katxia, mikrofonoa, hasi dadila kanta!

Gustuko dut...…
Lagunekin egotea, gozatzea, maitatzea... naizen bezala azaldu eta nola ez, kantatzea!

Baina gorroto dut…...
Isilik egotea, bakardadea, negar goibel baten dizdira, lagun on bat galtzea.

Injustizien aurrean…...
Tinko mutil! Jaiki hadi!

Eta ongi sentiarazten zaituen hitza.    
Iraultza.