Alavesek irabazi du FIFA21 Euskal Liga

Alavesek irabazi du FIFA21 Euskal Liga Game Erauntsia Elkarteak "Gu Ere Bai!" ekimenarekin eta Hamaika Telebistarekin elkarlanean antolatutako FIFA 21 Euskal Liga bukatu da jada. Etxetik, euskaraz eta bideo-jokoen bidez eratu eta jokatu den txapelketak euskal kirolariak eta euskal selekzioa aldarrikatzea izan du helburu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alavesek-irabazi-du-fifa21-euskal-liga/@@download/image/FIFA21 FINALA - Korporatiboa horizontala.png
2021/04/07
Game Erauntsia Elkarteak "Gu Ere Bai!" ekimenarekin eta Hamaika Telebistarekin elkarlanean antolatutako FIFA 21 Euskal Liga bukatu da jada. Etxetik, euskaraz eta bideo-jokoen bidez eratu eta jokatu den txapelketak euskal kirolariak eta euskal selekzioa aldarrikatzea izan du helburu.
Alavesek irabazi du FIFA21 Euskal Liga

Gu ere Bai! euskal selekzioaren ofizialtasunaren manifestuaren sinatzaileak eta Game Erauntsia euskal bideo-jokozaleen komunitateak antolatutako FIFA21 Euskal Liga amaitu da jada. Martxoaren 1ean hasi eta apirilaren 4an Aberri Egunarekin bat eginez bukatu da online txapelketa eta Asitor19 bideo-jokolariak irabazi du finalean Alavesekin jokatuz. 9-2 gailendu da Iker Zarragaren Atheltic Cluben aurka.

Txapelketa hau 2020an sortu zen COVID-19ak sortu zuen isolamendu egoerari aurre egiteko. Euskaraz etxean entretenitu eta aldi berean euskal kirolari eta euskal selekzioen aldeko aldarrikapenari tartea eskaintzeko antolatu zen. Horrela, 2021ean bigarren edizioa ospatzea erabaki da eta guztira 40 norgehiagoka baino gehiago jokatu dira eta 170 gol baino gehiago sartu. Finala Hamaika Telebista eta Twitch bitartez zuzenean igorri zen, Beñat Zarrabeitia eta Olatz Foruria kazetariak esatari lanetan ibilita.

Euskal Liga izanik, soilik euskal taldeak erabiltzeko aukera egon da txapelketan, hots, Alaves, Athletic Club, Eibar, Reala eta Osasunaren gizonezkoen taldeetako jokalariak. Izan ere, Electronic Arts-en bideo-jokoak ez ditu emakumezkoen taldeak eskaintzen, selekzio nazionalak salbuespen.

Game Erauntsia, Gu ere Bai! eta Hamaika Telebista, FIFA21 Euskal Ligaren antolatzaileak, oso pozik azaldu dira txapelketa bukatutakoan. Etxetik entretenitzeko, euskal komunitate birtuala indartzeko eta noski, euskaraz bideo-jokoetara aritzeko eta euskal kirolaren aldarrikapean egiteko baliabide ederra izan dela uste dute.

Finalaren kronika
Alaves oso gogor atera zen zelaira eta 30. minuturako lau gol sartu zituen. Athleticek ez zuen amore eman nahi. Ohian Sancet nafarra izan zen azkenik zuri-gorrientzat gola sartu zuena (1-4). Lehenengo zatia amaitu baino lehen Alavesek berriro ere gehitu zuen Cordoba eta Jotaren eskutik (1-6).

Desberdintasun nabarmena zegoen markagailuan eta bigarren zatian gola sartzeko hainbat aukera izan zituen Athletic Clubek. Alabaina, gasteiztarren defentsa gogorra zen, beraien erasoa bezala (1-8). Orduan Balentziagak baloia lapurtu eta Alavesen atera eraman zuten zuri-gorriek, Williamsek bigarren tantoa gehituta (2-8). Minutu gutxi falta ziren norgehiagoka amaitzeko eta bilbotarren erreakzioa ezinezkoa zen. Jota Peleteirok azken tantoa gehitu zuen eta finala 1-9 amaitu zen.