Alatriste euskaduna

Alatriste euskaduna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alatriste-euskaduna/@@download/image/aitor_luna_1389194734.jpg
2014/01/10
albiste-laburra
Alatriste euskaduna
Aitor Luna aktore bergararra izango da Arturo Perez Reverte idazleak sortutako Alatriste pertsonaia ezaguna izen bereko telesailean. Gainera, lehen bi atalak Enrique Urbizu bilbotarrak zuzendu ditu. Espainia eta Alemaniaren arteko ekoizpen honen lehen denboraldiaren errodajea amaitu berri dute Budapesteko Korda estudioetan, eta hamahiru atalak egiteko ia hamabi milioi euroko aurrekontua izan dute, tartean 40 aktore, 2.500 figurante eta 14.000 metro koadroko platoa ordaintzeko. Oraingoz ez du estreinu datarik.