"Alarma egoeran jarraitzen dugu! Gure amorrua elikatzen ari zarete" lelopean Teknikariok-en kontzentrazioa

"Alarma egoeran jarraitzen dugu! Gure amorrua elikatzen ari zarete" lelopean Teknikariok-en kontzentrazioa Jai herrikoiak, ekitaldi eta ikuskizunetako langileak errendimendu osoan lanean aritu ohi diren ospakizunak dira. Tamalez, aurten ez da horrela izango, eta bitartean euren sektorea osatzen duten profesional asko inolako diru-sarrerarik gabe geratzen ari dira, hau guztia salatzeko, kontzentrazio berria prestatzen ari dira Teknikariok mugimendukoek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alarma-egoeran-jarraitzen-dugu-gure-amorrua-elikatzen-ari-zarete-lelopean-teknikariok-en-kontzentrazioa/@@download/image/Screenshot_2020-08-05 TEKNIKARIOK – Sindicato de trabajadorxs de espectáculos, eventos y artes escénicas de la CAV.png
2020/08/05

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Jai herrikoiak, ekitaldi eta ikuskizunetako langileak errendimendu osoan lanean aritu ohi diren ospakizunak dira. Tamalez, aurten ez da horrela izango, eta bitartean euren sektorea osatzen duten profesional asko inolako diru-sarrerarik gabe geratzen ari dira, hau guztia salatzeko, kontzentrazio berria prestatzen ari dira Teknikariok mugimendukoek.
"Alarma egoeran jarraitzen dugu! Gure amorrua elikatzen ari zarete" lelopean Teknikariok-en kontzentrazioa

Teknikariok elkarteak -Ikuskizunen sektorea arautzeko eta teknikariak babesteko mugimenduak- mezu hau zabaldu nahi izan du:

"Kultura osatzen duten hainbat azpi-sektoreri babesa eman zaien arren, gureak jarduna itzuli arteko hartutako neurri espezifikoetatik kanpo jarraitzen du, eta horregatik kalera irteten jarraitzen dugu. Bizitzen ari garen egoera ez da batere erraza izaten ari. Nahiz eta laguntzaren bat kobratu edo lan kopurua txikia izan, langile gehienak diru laguntzetatik kanpo geratzen ari dira, eta irailaren amaieran egoerak okerrera egin dezake. Horregatik, Teknikariok sindikatutik kontzentrazio bat deituko dugu Donostian. Gure sektorearentzat erreskate-plan bat lortu, gure beharrak entzunarazi eta nolabaiteko presioa eragin behar dugulako. Ikuskizun eta ekitaldietako langileak eta beste lagun batzuk gerturatzera animatzen ditugu, gure indarrra handiagoa izan dadin."

  • Data: abuztuak 8 larunbata
  • Non: Kursaaleko zabalgunean (Donostia)
  • Ordua: 12:00

 Informazio gehiago