Alarguntza-pentsioa genero indarkeria jasan zuen emakume bati

Alarguntza-pentsioa genero indarkeria jasan zuen emakume bati Emakumea duela hamar urte dibortziatu zen, baina Nafarroako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alarguntza-pentsioa-genero-indarkeria-jasan-zuen-emakume-bati/@@download/image/sexismo-635x480.jpg
2018/08/01
berria
Emakumea duela hamar urte dibortziatu zen, baina Nafarroako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio.
Alarguntza-pentsioa genero indarkeria jasan zuen emakume bati

Merezi ote du alarguntza-pentsioa genero indarkeria jasan ondoren dibortziatutako emakume batek? Nafarroako Auzitegi Gorenak baiezkoa ebatzi du. Gizarte Segurantzak ez zion pentsioa onartu nahi, senar ohia hil baino hamar urte lehenago dibortziatu zirela argudiatuta, baina auzitegiak argi utzi du emakumea indarkeria matxistaren biktima zelako dibortziatu zela, eta beraz, merezi dituela pentsioak eskainiko dizkion hileko 692,76 euroak.

 

Gogoratu! Tratu txarrak jasan badituzu edo gertuko baten egoera salatu nahi baduzu, 900 840 111 telefonora deitu dezakezu Euskadin edo 016 markatu Espainiar Estatuan.