Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxea gorputzen inguruan arituko dira Bilbon, martxoaren 26an

Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxea gorputzen inguruan arituko dira Bilbon, martxoaren 26an Etorkizuneko gorputzen inguruan hausnartuko dute hiru idazleek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alaine-agirre-patxi-zubizarreta-eta-irati-goikoetxea-gorputzen-inguruan-arituko-dira-bilbon-martxoaren-26an/@@download/image/albiste.png
2024/03/21
Etorkizuneko gorputzen inguruan hausnartuko dute hiru idazleek.
Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxea gorputzen inguruan arituko dira Bilbon, martxoaren 26an

Euskal Idazleen Elkarteak Geroa, hemen hitzaldi zikloa antolatu du aurten ere, BBK Kunaren laguntzaz. Lehen hitzordua martxoaren 26an izango da, Bilboko BBK Kuna eraikinean, 19:00etatik aurrera. 

Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxea idazleak etorkizuneko gorputzen iguruan arituko dira. Ondoko galderak izango dituzte hizpide: “Nola biziko dugu gorputza etorkizunean? Identitatearekin lotuko al dugu? Generoarekin? Zein izango dira erreferente estetikoak? Guztiok izango al ditugu ciborg gorputzak?”