Akuariorik handiena

Akuariorik handiena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/akuariorik-handiena/@@download/image/datu_dantza_aku_1389180934.jpg
2014/01/10
albiste-laburra
80.000 animalia biltzen ditu munduko akuariorik handienak. Singapurren eraiki berri duten World Sentosa Resort hotel-gunean dago, eta 42,9 milioi litroko edukiera du. 800 arrain espezie inguru ikus ditzake bertan bisitariak, eta horretarako munduko leiho akrilikorik handiena jarri dute, ozeanoaren sakonean baleude bezala senti daitezen. Esperientzia, dena den, garesti samar irteten da: eguneko sarrerak 38 dolar balio ditu!