Aktoreek ere ezin erre

Sebastiano Lo Monaco aktore italiarra zur eta lur geratu zen, Venezian, Arthur Miller-en obra bat antzezten ari zela, ikusle batek zigarroa itzaltzeko eskatu zionean. Miller-en antzezlanaren pasarte batean, aktoreak zigarro bat erre behar zuen, baina ikusle batek erretzea debekatuta zegoela oihukatu zion aktoreari. Lo Monacok antzezpena gelditu, eta, hamabost minutuko etenaldiaren ondoren, emanaldiarekin jarraitu zuen, zigarrorik gabe.