Aktorea zara? Zure bila dabiltza!
'1813-Isildutako sarraskia' kontakizun ibiltarirako aktoreak behar dituzte.

1813-Isildutako sarraskia izenburupean, aurten ere kontakizun ibiltaria egingo du Donostia Sutan elkarteak, abuztuaren 25ean. Antzezlanerako aktore eta figurante bila dabiltza; interesatzen bazaizu, donostiasutan1813@gmail.com helbidera idatzi edo deitu 658 60 80 43 telefonora!
Donostiako Bretxa merkataritza-gunetik abiatuko da ibilbidea eta igaroko dituzte San Bizente eliza, Kainoietan eta Santa Maria eliza. Ibilbidea 21:00etan bukatuko da, Konstituzio plazan edo Plaza Berrian.