Aktore handiak Gatsby handiarentzat

Baz Luhrmann (Moulin Rouge, 2002) australiarrak
F. Scott Fitzgerald idazlearen eleberri ezaguna berriz ere pantaila handira eramango du. 1974an Robert Redfordek eta Mia Farrowk osatu bazuten Gatsby eta Daisyren arteko ezinezko bikotea, bertsio berrian Leonardo DiCaprio eta Carey Mulligan izango dira protagonistak. Gatsbyren lagun Nick Carrawayrena Tobey Maguirek egingo du, eta Daisyren senarrarena, aldiz, Ben Affleckek. Hiru dimentsiotan errodatuko du Luhrmannek eta 2012an estreinatuko da.