Aktibista eta elkarreragilea

"Aktibista" Donostia Films ekoizpen etxeak abian duen film berritzailea da, publikoari pelikulan parte hartzeko aukera luzatzen diona. Crowdfundinga edo finantzaketa kolektiboa du ezaugarri nagusi.
Proiektu elkarreragilea da, jendea, pelikulan inbertituta, ekoizle-kide bihurtzen baita zuzenean. Finantzaketa kolektiboaren teknika hau gero eta gehiago erabiltzen dute, batez ere, blog, egunkari, musika eta zinema esparruetan.
Aktibista filma 600.000 euroko aurrekontuarekin jarri zuten abian 2006 inguruan, eta dagoeneko, langile, kolaboratzaile eta hornitzaileen ekarpenei esker, behar duen diruaren erdia baino gehiago lortu du egitasmoak.
2011ko Donostiako Zinemaldiaren testuinguruan hiriburuko Bulebarrean bi solairuko autobus bat paratuta atera zituzten, lehen aldiz, crowdunding bonoak, eta, emaitza onak ikusita, Berlinok eta Giraldillak egitasmoaren maskotak Durangoko Azokan egotea ere erabakiorra ikusi zuten. Standera hurbildu zen orori ekoizle-kide izateko aukera luzatu zioten, eta erantzuna bikaina izan zela azaldu dute.
Baina plano ekonomikotik haratago ere, publikoa pelikularen parte bihurtu nahi dute ekimen honen bultzatzaileek eta, interaktibitatean oinarrituta, filmaren fase guztietan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak. Crowdfunding bonoak erosteaz gain, beste bi aukera ditu ikusleak: batetik, zuzendari-kide izan daiteke webguneko erabakiak hartzeko atalean parte hartuz; eta bestetik, aktibista ere bilakatu daiteke eszena ezberdinetan arituz.
1999an XX. mendeko ekintza baketsu ikusgarriena gauzatu zuen aktibista ameslari eta despistatua da Lia. Hamar urte geroago, bere emaztea bigarren aldiz haurdun denean, Liak lana utzi eta misio berri bati ekingo dio: bakea lortu behar du Euskal Herrian. Aspaldiko lagunak bildu eta munduan zehar bidaiatuko du nazioarteko aktibista sare bat, Mugarik Gabeko Aktibistak, sortzeko xedearekin. Euskal Herrian Bake Akordio iraunkor bat lortzen lagunduko dien ekintza baketsua du buruan. Ekintza bati buruzko filma baino gehiago da Aktibista; ekintza bera da.

Donostia Films-eko arduradunak kontatu dizkigu bidean topatu dituzten argilunen inguruko xehetasun gehiago.
Durangoko Azokan egotea bultzada ederra izan zen, ezta?
Durango erakustoki bikaina izan zen, batez ere, gure helburua jendeak produktua ezagutzea baitzen. Oso urduri ginen bertan stand bat edukitzearekin, izan ere, Aktibistak ez zuen produktu zehatz bat saltzen gainontzekoek bezala, film baten finantziazioan parte hartzeko bonoak baizik, eta jendearen erantzuna aurreikustea zaila zen. Emaitza, berriz, bikaina izan da, eta, dudarik gabe, lortutako dirua baino garrantzitsuagoa izan da herritarrek horrelako ekimenekiko interesa dutela ikustea.
Bestela, nolakoa izan da orain arteko ibilbidea?
Positiboa. Publikoarengana heltzea ez da erraza, baina proiektu berritzaileen sustapenean beti gertatzen dira horrelakoak. Egitasmoa gero eta aurreratuagoa dagoela ikusten dugu, orain dela urte bat askoz gutxiago ginen eta espero dugu hemendik sei hilabetera gehiago izatea. Hori lortzeko modu bakarra lanean jarraitzea da.
Krisi garaian, zuek diru eske. Ez dirudi erronka erraza.
Pelikula aurrera ateratzeko dirua behar dugu eta hori lortzeko mekanismoak bilatzen ditugu etengabe. Krisi garaian dirua lortzea zailagoa da logikoki, are gehiago ezezaguna bazara. Hala ere, egoera gaindituko dugu, ziur.
Zein da, orain, zuen erronka?
Erabateko finantziazioa lortzea eta irailaren 21ean estreinatzea. Epe guztiak ondo bete ditugu orain arte, baina badakigu horrek ez duela ziurtatzen hemendik aurrerako bidea erraza izango denik. Momentuz diruaren erdia lortu dugu, pelikularen %80 grabatuta dago eta ia 2.000 kideren babesa izan dugu. Gutxi falta da, baina askotan helmugarako azken 200 metroak izaten dira gogorrenak.

Sinopsia:

Gontzal Hormaetxea:Irailaren 21ean estreinatu nahi dugu