Akira Kurosawa, Alondegian
Zinema zuzendari japoniar ospetsua omenduko dute, hura jaio zela 100 urte betetzen diren honetan. Filmak zuzentzeko grina piztu aurretik margolari izan nahi zuen, eta Bilboko Alondegian bere filmeetarako eginiko marrazkietako batzuk jarri dituzte ikusgai, gaurtik.
Kagemusha, Rashomon, Ran... Film asko zuzendu zituen eta haietako batzuetarako egindako marrazkiak edo storyboards-ak bildu dituzte.
Kurosawak (1910-1998) bertatik bertara ikusi zuen bere herrialdeak izandako aldaketa handia; modernizatu bai, baina sustraiak galdu nahi ez zituen herrialdearen aldaketa handia, hain zuzen ere. Hainbat iturritatik edan zuen: Japoniako Erdi Aroko kondairetatik hasi eta Shakespeare, Tolstoi eta John Forderaino. Oraingo zenbait zinema zuzendariren lanetan -Spielberg, Scorsese, Kitano...- suma daiteke Kurosawaren eragina.
Erakusteka asteartetik ostiralera bisita daiteke, 10:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 11:00etatik 21:00etara.
Erakusketa beste zenbait jarduerakin hornitu dute. Hala, Isabel Coixet zinema zuzendaria Kurosawari buruz solastuko da, mahai ingurua antolatuko dute eta zenbait film pantailaratuko dituzte.