Akira asiar baten alde

Akira asiar baten alde https://www.gaztezulo.eus/albisteak/akira-asiar-baten-alde/@@download/image/2011661150akira.jpg
2012/12/13
berria
Akira asiar baten alde
Askoren ustez inoiz egin den mangarik onena animaziozko film bihurtu zuen Katsuhiro Otomo sortzaileak berak 1998an. Orain, Hollywoodek hezurmamitu egin nahi du eta Kaneda protagonista gorpuzteko hautagai nagusia Keanu Reeves omen da. Kontuan hartuta Kanedak 16 urte dituela eta Reevesek 46, Akira zaleak mobilizatzen hasi dira proiektua seriotasunez har dezaten eskatzeko. George Takei jatorri asiardun aktore estatubatuarrak, adibidez, filmeko aktoreak asiarrak izan daitezen aldarrikatzeko kanpaina abiatu du.