'Akelarre' filmak behar zaitu!

'Akelarre' filmak behar zaitu! Pablo Aguerok casting berria jarri du martxan. Eman izena! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/akelarre-filmak-behar-zaitu-1/@@download/image/akelarre-pablo-aguero.jpg
2019/02/18
berria
Pablo Aguerok casting berria jarri du martxan. Eman izena!
'Akelarre' filmak behar zaitu!

Inkisizioaren istorioa Euskal Herrian lantzen du Pablo Aguero zinegile argentinarraren Akelarre filmak, eta aktore eta figurante bila dabiltza; horregatik, casting berri bat jarri dute martxan. Hauek dira bilatzen dituzten profilak:

- 30-40 urte bitarteko emakume bat; pertsonaia honek ez du hitz egiten, itxura gogorra eta berezia du.

- 20-30 urte bitarteko gizon bat; pertsonaia honek euskaraz hitz egiten du.

- 40-50 urte bitarteko gizon bat; pertsonaia honek euskaraz hitz egiten du eta itxura gogorra du.

- 65-80 urte bitarteko emakume bat; pertsonaia honek euskaraz hitz egiten du.

- 60 urte inguruko gizon bat; pertsonaia honek euskaraz hitz egiten du.

Interesa baduzu, idatzi nathaliecasting@gmail.com helbidera. Gogoratu argazki bat txertatzeaz eta zure datuak zehazteaz. Zorte on!