Akabo puzker kiratsa!

Puzkerren hotsak arazo bat edo beste sor dezake. Eta baita haien usainak ere. Puzkarren kiratsak kezkatzen bazaitu, AEBetako enpresa batek sortutako galtzontziloa interesgarria izango zaizu. Under-tec enpresako buru Buck Weimek azaldu duenez, haien galtzontzilo bereziek iragazki bat dute, eta hari esker, usain txarra desagertu egiten da. Barruko jantzi hauek www.under-tec.com websiten eskura daitezke, 20 eurotan.