Akabo euskal futbolaren urrezko aroa

1983-84 denboraldia: ia 25 urte joan dira Athleticek irabazitako azken ligak euskal futbolaren urrezkoa aroa itxi zuenetik. Ordutik hona, hodei ilunak nagusitu dira gure futbol zelaietan.
1983-84 denboraldia irudi batekin lotzen du jende askok: Andoni Goikoetxea Athleticeko jokalariak Diego Armando Maradona lesionatu zuenekoa. Alonsotegiko atzelariak egindako sarrera gogorrak zeresan handia eman zuen. Zuri-gorriak zigor handia jaso zuen, 18 partidu, baina azkenean, zazpira jaitsi zioten zigorra.
Denboraldi hartako azken partiduan, Athleticek Reala hartu zuen San Mamesen. Iñigo 'Rocky' Lizeranzuren bi goli esker, liga Katedralean geratu zen. Bigarren urtez jarraian, gabarra ospetsua Nerbioi ibaia arrunt kutsatuan gora eta behera ibili zen. Realak seigarren amaitu zuen denboraldi hura, eta Osasunak laugarren (zulotik hasita, baina). Alaves 2. B mailan zebilen, noraezean.
Egia esan, 1983-84 denboraldia biribila izan zen lehoientzat: Athleticek ligarekin nahikoa ez, eta kopa ere irabazi zuen. Bernabeun jokatutako finalean, Endika aurrelariak sarturiko golak eman zien garaipena zuri-gorriei. Klubaren historiako hogeitahirugarren kopa izan zen, eta momentuz, azkenekoa; ordutik hona, ez baita besterik etorri.
Garaipen bikoitz harekin amaitu zen euskal futbolaren urrezko aroa; lau urtetan, beste hainbeste liga titulu eta kopa etorri ziren Euskal Herrira: Reala 1980-81 eta 1981-82an nagusitu zen, eta Athletic 1982-83 eta 1983-84an. Gaur egun, nekez irudika daiteke horrelako boladarik.
Ordutik hona, tarteka-marteka, gure futbolak eskaini digu une ederrik: Realak 1987an irabazitako Errege Kopa, edota Reala eta Athletic txapeldunorde geratutako denboraldiak -zuri-gorriak 1997-98an, eta txuri-urdinak 1987-88an eta 2002-03an-. Alavesek, bestalde, UEFAko finala jokatu zuen 2001 urtean: partidu gogoangarria egin eta gero, 5-4 galdu zuen Liverpoolen aurka. Final hori ez dute berehala ahaztuko babazorroek.
Atzera begira, argi dago garai bateko futbolak zerikusi gutxi duela gaur egungoarekin. 1995ean, Lieja taldeko Jean-Marc Bosman jokalariak goitik behera aldatu zuen kirol hau: han amaitu zen klubek jokalariekiko ezarria zuten jus primae noctis ospetsua.
Bosman Legearekin jokalarien joan-etorri askea iritsi zen, eta han hil zen futbolariak taldean atxikitzeko eskubidea. Bosmanek ateak parez pare ireki zizkien talde boteretsuenei.