Akabo eskolako lo-kuluxkak!

Goiz jaiki beharraz aspertuta, eta irakasleen aurpegia ikusteaz nazkatuta zaudela? Urrutiko ikasketak dira zeure irtenbidea! Ikasteko modu hori eskaintzen duten zentroei esker, edozer ikas dezakezu etxezulotik irten gabe; besteak beste, hizkuntzak, musika tresnak, unibertsitate-ikasketak, oposizioak, eta lanbide heziketako ikasketa batzuk. Has zaitez denbora libreari eta teknologia berriei etekina ateratzen!
Bizitzako arlo guztiak eraldatu dituen moduan, hezkuntza-eskaintza ere berriztatu eta zabaldu egin du gizarte modernoak, eta erosoago eta bideragarriago bilakatu ditu. Amaitu dira eskolako eta unibertsitateko siestatxoak! Urrutiko ikasketei esker, edozein momentutan eta edozein lekutan gauza ditzakezu zeure ikasketak.
Irakasleak aurrean izan gabe, ikasketak etxetik egin ahal izatea da urrutiko ikasketen ezaugarri nagusia. Ikasketak egituratu, zuzendu eta ebaluatzeko erabiltzen diren baliabideen artean, posta elektronikoa, posta arrunta, telefonoa, bideo zintak, txat-a, berehalako mezularitza zerbitzua, web kamera, eta era guztietako informatika-baliabideak aurki daitezke. Zenbait kasutan, zerbitzu horiek erabiliz, saio batzuk egin behar izaten dituzte ikasleek irakasleak "aurrean" dituztela, haien ikasketa-prozesua bide onetik doala ziurtatzeko.
Zure ametsa ikasgelarik gabeko eskola izatea baldin bada, interesgarri suerta dakizuke orain aurkezten ari garen aukera hau. Hona hemen urrutiko ikasketen alorrean eskaintzen diren master, unibertsitate-ikasketa, lanbide-heziketako ikasketa, eta bestelako ikastaro guztien lagin bat.
Unibertsitate-ikasketak
Ez da lan erraza zer ikasi nahi duzun aukeratzea, eragin zuzena baitu horrek zure etorkizun profesionalean. Hainbat gauza atsegin dituzula, eta zer egin ez dakizula? Lehenik eta behin, unibertsitateko orientazio-zerbitzura jotzea aholkatzen dizugu, edota Internet sarearen bitartez, zerbitzu horrekin harremanetan jartzea. Kontuan hartu, noski, urrutiko ikasketetan ez direla unibertsitate-titulu guztiak eskaintzen; beharbada, ez duzu zuk gura duzun karrera hori egiteko aukerarik izango. Hartutako erabakiaz erabat ziur ez bazaude, ez ahaztu, betiere hor duzula karreraz aldatzeko aukera.
"Bioeduca" 2006 txostenaren arabera, 350.000 ikaslek Internet bitartez ikasten dute Espainian; eta horien %50 unibertsitateko ikasleak dira. Euskal unibertsitateek ere, gero eta eskaintza zabalagoa dute irakaskuntza mota horretan. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), esaterako, Campus Birtuala erabiltzeko aukera ematen du. Bertan, zenbait kontsulta egin ditzakezu; hala nola, eskoletara joatea beharrezko ez den irakasgaien zerrenda, edota irakasgai bakoitzaren kreditu kopurua. Erabiltzaile-izen bana eta pasahitz bana ematen zaie Campus Birtualean matrikulatzen diren ikasleei, eta, horiek erabiliz, on-line kontsulta dezakete irakasgaien inguruko informazioa. Ikasleak edozein ordenagailutatik konekta daitezke zerbitzu horretara, eta, gainera, irakaslearekin harremanetan jar daitezke posta elektroniko, txat nahiz bideo-konferentzia bidez. Azterketa-garaia iristen denean, unibertsitatera joan behar dute ikasleek azterketa egitera; zenbaitetan, irakasgaiaren arabera, azterketa Internet bidez ere egin daiteke. Hori bai, irakasleek neurriak hartu ohi dituzte azterketa egiten duena ikaslea bera dela ziurtatzeko.
Deustuko unibertsitatea
Deustuko Unibertsitateari dagokionez, aurrerago eskaintza zabaltzea aurreikusia badute ere, bakarrik pedagogiako ikasketak egiteko aukera eskaintzen du oraingoz. Nafarroako Unibertsitateak, berriz, urrutitik egiteko titulazio ugari eskaintzen ditu; besteak beste, familiari, elikadurari, informazioari, eta teknologia berriei buruzkoak. Euskal Herritik kanpo, Universidad Nacional de Educación a Distancia (UNED) da titulazio gehien eskaintzen dituen unibertsitatea. Horixe da, hain zuzen, Espainiako unibertsitaterik handiena. Unibertsitateko ikasleen % 10ek bertan ikasten du. Guztira, 25 titulazio eta master, 115 doktoretza-ikastaro, eta helduen hezkuntzari dagozkion 600 ikastaro eskaintzen ditu.
- EHUko Campus Birtuala: http://cv.ehu.es
-Deustuko Unibertsitatea: www.deusto.es
-Nafarroako Unibertsitatea: www.unav.es/titulaciones/distancia
-UNED: www.uned.es
Askotariko ikastaroak
Buruan duzuna ikastaro laburrak egitea baldin bada, Interneten duzu aukerarik zabalena. Izan ere, doako ikastaro anitz eskaintzeaz gain, urrutiko ikasketei buruzko webgune ugari daude sarean. Emagister da horietako bat.
"Prestakuntzaren gida azkarra" dela esan ohi da, milaka ikastaro aurki baitaitezke bertan, gai, sistema, bizileku, hizkuntza eta prezioen arabera sailkatuta.
Ezagunagoak ditugu arlo horretan CEAC, CEF eta CCC zentroak. Noiz edo noiz, denok entzun dugu zentro horien inguruko informaziorik, publizitatearen eraginez, batez ere. Izan ere, denboraren poderioz, negozio biribila bihurtu da urrutiko irakaskuntza. Estresa, denbora falta, zaletasunak, erosotasuna... asko dira agentzia horiek bezeroak erakartzeko erabili ohi dituzten terminoak.
Nolanahi ere, zentro horiek eskaintzen dituzten zerbitzuak kontratatuz gero, edozer ikas dezakezu zure etxetik mugitu gabe: lehen mailako ikasketa-titulua, pianoa, lorategien zaintza, erizaintza, iturgintza, errusiera, albaitaritza, argazkilaritza, enologia, oposizioetarako prestakuntza, eta abar.
-Emagister: www.emagister.com
-AulaFácil: www.aulafacil.com
-Formación Distancia: www.formaciondistancia.com
-Cursos a Distancia: www.cursosadistancia.info
-CEAC: www.ceac.com
-CEF: www.cef.es
-CCC: www.cursosccc.com
Gero eta gehiago dira urrutiko lanbide-heziketa eskaintzen duten zentroak. Irakaskuntza mota hori sustatzean da, hain zuzen, TKNIKA Lanbide Heziketako Berrikuntzarako Zentroaren eginkizuna. LHko zentroek enpresekin, teknologia-zentroekin eta unibertsitateko ikerketa sailekin dituzten harremanak bultzatzeaz gain, E-learning prestakuntza-ikastaroak garatzen dihardu etengabe zentroak. Lanbide-heziketako ikasketak egiteko asmotan bazabiltza, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera edo hurbilen duzun Gazte Informazio bulegora jotzea aholkatzen dizugu, asko baitira ikasketa horiek egiteko institutuak eta eskola pribatuak.
-TKNIKA: www.tknika.net
-Hezkuntza Saila: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
-Gazte Informazioa: www1.euskadi.net/gazteria
Euskal hizkuntzak ba al du tokirik hezkuntza mota honetan? Urrutiko irakaskuntzan paper xumea jokatzen du euskarak; hots, gutxi dira euskaraz egin daitezkeen irakasgaiak. Dena dela, ikaslearen esku dago ikastaroetan erabiltzen diren tresnak, bederen, euskaraz erabiltzea. Proposamenik onartu nahi baduzu, Interneten duzu Euskal Softwarearen Katalogoa: www.ueu.org/softkat.

Unibertsitate-ikasketak amaitu eta zure ezagutzak hedatzekotan baldin bazara, master ugari dituzu aukeratzeko. Alabaina, esan ohi da urrutiko ikasketetena aukera garestienetakoa dela. Masterren bat egiteko asmoa baldin baduzu, unibertsitate-ikasketak egin dituzun fakultatean bertan galdetzea izango duzu hoberena, zeuk ikasi duzun horretan baitira han jakitun. Erosoago, ANCED-en (Asociación Nacional de Centros de Enseñanza a Distancia) webgunean kontsulta dezakezu ea zure espezialitatearen inguruko masterrik badagoen. ANCED delakoak hainbat heziketa arlotako 3.000 ikastaro eta master eskaintzen ditu. ANCED: www.anced.es

Lanbide-heziketa (LH)

Euskararik ez

Masterrak