“Així és la vida” **

“Així és la vida” ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aixi-es-la-vida/@@download/image/maitips.jpg
2009/04/04
kritika
Testua: Jasone Sears
Maitips
95.zenbakia
“Així és la vida” **
Maitips taldeko lagunak bizitza horrelakoxea dela aldarrikatzera, edo salatzera, datozkigu. Kataluniakoak dira, Tarragonako Alt Camp eskualdekoak, hain justu. Reggaea, rocka eta ska erritmoak baliatu dituzte euren aldarrikapenerako, eta baita hainbat kolaboratzaile ere, Trikizio taldeko Xabi, kasu. Xabi idatziak dira Kaixo abestiaren hitza, eta horrez gain, trikitia jo eta ahotsak sartu ditu. Betagarri, Lax´n Busto, Banda Bassotti eta Dr. Calypso bezalako taldeak maite badituzu, erakargarria egingo zaizu proposamen hau, ziur.