Aiurri txarreko esataria

Aiurri txarreko esataria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aiurri-txarreko-esataria/@@download/image/93p9irrati.jpg
2012/12/13
berria
Texas hiriko FM Koop irratiko esatari-kolaboratzaile batek irratiaren egoitzari su eman zion, norbaitek bere programako abestien zerrenda aldatu zuelako. Egileak, 24 urteko Paul Webster gazteak, 20 urteko kartzela zigorra jaso dezake 300.000 dolarreko kalteak eragin eta gero. Websterrek, irratsaioan jarri nahi zituen abestien zerrenda aldatu izanak eragindako haserreak itsututa jokatu zuela adierazi zion epaileari. Ikusitakoak ikusita, ea nor ausartzen den tipoari galtzontziloak ezkutatzen…