Aitzina Gazte Antolakundearen ibilbideari bukaera ematea erabaki dute

Aitzina! gazte ezkertiar eta abertzaleak batzeko bokazioz sortu zen 2013ko azaroan, Ipar Euskal Herriko gazteen beharrei erantzuteko. Euskararen defentsan ekintza eta mobilizazio anitz egin zituen, tartean frantses hutsezko panelak ebatsiz eta euskarazkoak ezarriz. Urte hauetan guzietan bestelako ekimenez gain, arlo sozialean, gatazka politikoaren konponbidean edota klimaren aldeko indar metaketa dinamiketan aritu izan da beste eragileekin elkarlanean.
Antolakundeak baina, jarduna amaitzea erabaki du, zazpi urtetan Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazte euskaldun ezkertiarren iparrorratz izanik. Alta, Aitzina!-k iragarri du hilabete batzuetako epean indarberritzeko eta euskal gazteriak tresna berriak sor ditzan lanean segituko dutela.
Hori da, hain zuzen, jardunaren etenaldirako taldeak ohar bidez helarazi duen arrazoi nagusia; dagoeneko Aintzina!-k "ez diela behar bezalako eraginkortasunez erantzuten euskal gazteria eta herri gisa ditugun erronkei".
🎥 Historia ez da gurekin hasten. Belauniko egoteari uko egin dion beste belaunaldi bat baizik ez gara.
— Aitzina (@Aitzinagazte) October 5, 2020
Borrokak merezi du, nehork nehoiz ez baitu baimenik galdegin historia aldatzeko!
⏭️ Bada bidea. Euskal Herriaren askatasunaren alde, #BetiAitzina pic.twitter.com/9ulXGiYKZG