Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak 'Galtzaileak' antzezlanaren azken emanaldiak egingo dituzte Donostian

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak 'Galtzaileak' antzezlanaren azken emanaldiak egingo dituzte Donostian Bihartik igandera bitarte taularatuko dute obra azken aldiz, Victoria Eugenia Antzokian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aitziber-garmendiak-eta-jon-plazaolak-galtzaileak-antzezlanaren-azken-emanaldiak-egingo-dituzte-donostian/@@download/image/VEA_Losers (5).jpg
2022/08/31

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bihartik igandera bitarte taularatuko dute obra azken aldiz, Victoria Eugenia Antzokian.
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak 'Galtzaileak' antzezlanaren azken emanaldiak egingo dituzte Donostian

2019an estreinatu zuten Galtzaileak edo Losers antzezlana Donostiako Antzoki Zaharrean eta Gipuzkoako hiriburuan emango diote amaiera birari, oraingoan Victoria Eugenia antzokian. Bihartik igandera, irailaren 1etik 4ra,emanaldi bana egingo dute antzezlanaren protagonista diren Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak.

Garmendia eta Plazaola, Sara eta Imanol dira obran. Ia berrogei urte dituzte Sarak eta Imanolek, eta gizarteak adin horretakoei markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez dute, bikoterik ere ez, eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Hori dela eta, euren buruak galtzailetzat dituzte eta ez dute aldatzeko esperantza handirik, ia-ia etsiak jota bizi dira, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala. Imanol eta Sarak bakarti bizitzeari utzi nahi diote, pozik bizi, baina ikusteko dago lortuko duten ala ez.

Gai serioak lantzen dituzte antzezlanean komediaren bitartez, eta ikus-entzuleen barre-algarak ia etengabeak izaten dira hasieratik amaierara, obrak irauten dituen 100 minutuetan. 

Lau emanaldiak zortzietan izango dira eta sarrerak hemen eros daitezke.