Aitzealdenk! Zuzenean musika jaialdia sortu dute Azpeitian

Datorren asteburuan, apirilaren 27tik 29ra, egingo dute Aitzeandenk! Zuzenean musika jaialdia Azpeitian. Euskal Herriko eta atzerriko zortzi taldek joko dute ekimen sortu berrian; besteak beste, Mondocane, Capsula, Antilles, Willis Drummond, Inoren Ero Ni eta Santiago Latorrek. Hiru egunetan musikarik ez da faltako Sanagustin kulturgunean.
Zubi-zarreko Musika Taldeak, Triku Musika Elkarteak eta Sanagustin kulturgunean antolatu dute aurten lehen aldiz Aitzealdenk! Zuzenean musika jaialdia. Sarrerak online erosi daitezke: ostiraleko eta larunbateko kontzertuetara joateko 12 euroko sarrerak daude salgai, eta igandekoak 8 euro balio ditu. Bestetik, hiru egunetarako bonoak 20 euro balio ditu.
Lehen edizioa ez da hasi, baina dagoeneko beste kontzertu sorta bat prestatzen ari dira udazkenerako, bigarren edizioa martxan jarriz. Besteak beste, Lisabö eta Ama Say taldeek bertan izango direla baieztatu dute.
Apirilak 27, ostirala, 22:00etan
Mondocane
Herriko taldea da, jaialdian bertako musika indartzea baitute helburu. UrAzala diskoa aurkeztuko dute.
Antilles
Hiru taldekideak gutxitan elkartzen diren arren, oraingoan hala egingo dute. Galdu ezinezko aukera!
Capsula
Estatu Batuetako biratik itzuli dira bilbotarrak, eta In The Land of Silver Sounds azken laneko kantak joko dituzte, nagusiki.
Apirilak 28, larunbata, 22:00etan
Inoren ero ni
Andoaingo taldea indartsu igoko da taula gainera. 2, 4 eta 7en bakarrizketa txikia, eta Ertzak bezalako kantuz beteko dute giroa.
Willis Drummond
Zuzeneko indartsuarekin iritsiko dira Aitzealdenk! Zuzenean-eko eszenatokira.
We Are Standard
Getxostarrek iragan udazkenean kaleratu zuten laneko abestiak eskainiko dituzte. Londrestik itzuli berriak dira, eta egun Euskal Herriko talderik indartsuenetakoa bilakatzeko lanean dabiltza.
Apirilak 29, igandea, 22:00etan
Santiago Latorre
Bi lan ditu bere kurrikulumean, Orbita eta Eliptica, eta Londresen bizi den arren, Azpeitiaraino ekarriko ditu bere ordenagailua, saxofoia, ahotsa, mikrofonoak eta kontrolagailuak.
Rouelsson
Peter Broderick alboan duela emango du kontzertua Raul Pastor musikariak.

Egitaraua